Oinarrizko Hezkuntza Orokorra
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO ; gaztelaniaz: Educación General Básica, EGB) derrigorrezko eskolatze 8 ikasturtez osatuta zegoen Espainian. Legeak bi etapatan banatzen zuen:
- Lehen etapa: OHOko 1. mailatik 5. mailara.
- Bigarren etapa: OHOko 6. mailatik 8. mailara.
Egitura hori hiru ziklokotan banatua izatera igaro zen 1981etik aurrera:
- Hasiera zikloa: OHOko 1. eta 2. mailak
- Erdi zikloa: OHOko 3., 4. eta 5. mailak
- Goi zikloa: OHOko 6., 7. eta 8. mailak.
Hamalau urterekin amaitzen zen OHOko goi-mailako zikloko irakasgaiak hauek ziren:
- Hizkuntza arloa, Euskara eta Gaztelania
- Hizkuntza arloa, Atzerriko Hizkuntza
- Matematika eta natur zientziak
- Gizarte arloa
- Gorputz hezkuntza eta kirolak
- Hezkuntza estetikoa eta preteknologikoa
- Erlijio-prestakuntza
1979tik aurrera, ikastetxe askotan erlijio irakasgaiaren ordez Etika ikasteko aukera eskaini zen, baina eskolatze-liburu ofizialak "Erlijioa" kalifikazioa mantendu zuen.
Oinarrizko irakaskuntza amaitu ondoren, ikasleek Eskola Graduatu titulua jasotzen zuten "ikastaroak behar adinako aprobetxamenduarekin" egin bazituzten, bestela Eskolatze-ziurtagiria jasotzen zuten. Puntu horretan, hezkuntza-ibilbidearekin jarraitu nahi bazuten bi ibilbideren artean aukeratu behar zuten: Batxilergo Bateratu Balioaniztunarekin jarraitzea (BBB) edo Lehen Mailako Lanbide-Heziketako (LH-1) ikasketekin jarraitzea. Eskola-Graduatu tituluak BBB edo LH-1 ikasketak