Oinarrizko birsorkuntza tasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
R0 zenbakia 2 bada (Ebolaren kasuan, demagun), Ebola duen pertsona batek beste bi pertsonari pasatuko dio.

Oinarrizko birsorkuntza tasa, R0, R zero edo R0 zenbakia subindizearekin idatzia[1] (R, ingelesez Reproduction hitzetik, ugalketa edo birsorkuntza), epidemiologian, infekzio baten birsortze edo ugaltze-zenbakia da. Populazio bateko pertsona batek ustez beste zenbat pertsona kutsatuko dituen adierazten duen zenbakia da[1].

Oinarrizko tasa eta tasa eraginkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berezko kutsagarritasunagatik espero daitekeen infekzio tasa da R0. Hau da, gaitzak bere izaeragatik oinarrizko birskorkuntza tasa bat izan ohi du, baina tratamenduak, urruntze sozialak eta beste osasun publikoko neurri batzuk martxan jartzean, birsorkuntza tasa eraginkorra edo R soilik (batzuetan Re) txikiagoa izatea espero da, eta lortu ohi da.

Esate baterako, R0 zenbakia 2 duen gaitz batean, epidemia kontrolik gabe hedatuz gero, azkar hedatuko da. Urruntze soziala eta beste neurri batzuk aplikatuz gero, agintariek ikusten badute birsorkuntza tasa 1.5 jaitsi dela, eta areago eraginez, 0.9ra jaisten bada, gaitzaren zabalkundea kontrolatzeko bidean dagoela kalkulatu daiteke. R 1.5ek esan nahi du kutsatutako pertsona bakoitzeko beste 1 eta erdi kutsatzen ari dela, une jakin batean. R 0.9 tasarekin, hazkundearen kurba apaltzen ari delako seinalea genuke, kutsatu bakoitzeko ez da doi-doi beste bat sortzen ari populazioan.

Gaixotasun ezagunen R0 balioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[2].

Gaixotasuna Transmisioa R0
Elgorria Airean 12–18[3]
Barizela Airean 10–12[4]
Hazizurria Aireko tantak 10–12[5]
Poliomelitis Bide fekal-orala 5–7
Errubeola Aireko tantak 5–7
Kukutxeztula Aireko tantak 5.5[6]
Baztanga Aireko tantak 3.5–6[7]
COVID-19 Aireko tanta 1.4–5.7[8][9][10][11]
GIB / HIESa Gorputzeko fluidoak 2–5
SARS Aireko tantak 2–5[12]
Hotzeria Aireko tantak 2–3[13]
Difteria Listua 1.7–4.3[14]
Gripea
(1918ko gripe pandemia)
Aireko tantak 1.4–2.8[15]
Ebola
( 2014 Ebola-agerraldia )
Gorputzeko fluidoak 1.5–2.5
Gripea
(A gripearen 2009ko pandemia)
Aireko tantak 1.4–1.6[16]
Gripea
(ohiko urterokoak)
Aireko tantak 0.9–2.1[16]
MERS Aireko tantak 0.3–0.8[17]

R0 eta COVID-19 gaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an hedatutako COVID-19 gaitzaren kasuan, ez da erraza izaten ari R0 kalkulatzea COVID-19 pandemiaren garaian . 1.4 eta 5.7 puntu arteko kalkuluak egin izan dira.

R eraginkorrari dagokionez, ordea osasungintzako estatistiketan balio hau jaistea funtsezkotzat jo izan da. Angela Merkel Alemaniako kantzelariak prentsaurreko batean R zenbakiaren azalpen matematiko zuzen eta argi bat eman zuen 2020ko apirilaren erdialdean[18]. Merkelek emandako datuen arabera, Alemanian R zenbakia 1 neurrian zebilen garai horretan (apirilean); baina 1.1 mailara iritiz gero, urrian Alemaniako osasun zerbitzuek gainezka egingo lukete, 1.2koa izanik uztailean gertatuko litzateke larrialdia osasungintzan, eta 1.3ko R zenbakiarekin, ekainean.

R0 kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pandemia larri bat deskribatzen duen Contagion filmean (2011), R0 tasaz dihardute protagonistek zenbait eszenatan.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Koronabirusaren oinarrizko lexikoa. Euskaltzaindia (argitaratze data: 2020-04-15).
  2. Besterik esan ezean jatorria hau da: History and Epidemiology of Global Smallpox Eradication (Txantiloi:Webarchive), a module of the training course "Smallpox: Disease, Prevention, and Intervention". The CDC and the World Health Organization, 2001. Slide 17. Beste iturri honen aipuarekin: "Modified from Epid Rev 1993;15: 265-302, Am J Prev Med 2001; 20 (4S): 88-153, MMWR 2000; 49 (SS-9); 27-38"
  3. doi:10.1016/S1473-3099(17)30307-9 ISSN 1473-3099.
  4. .
  5. Australian government Department of Health Mumps Laboratory Case Definition (LCD)
  6. doi:10.1371/journal.pmed.1000291 PMID 20585374.
  7. doi:10.1038/414748a ISSN 1476-4687.
  8. doi:10.1056/NEJMoa2001316 PMID 31995857.
  9. doi:10.2807/1560-7917.ES.2020.25.4.2000058 PMID 32019669.
  10. doi:10.1038/s41591-020-0822-7 ISSN 1546-170X.
  11. doi:10.3201/eid2607.200282.
  12. doi:10.1093/aje/kwh255 PMID 15353409.
  13. .
  14. doi:10.1093/cid/ciz808.
  15. doi:10.1038/nature04795 PMID 16642006.
  16. a b doi:10.1186/1741-7015-7-30 PMID 19545404.
  17. doi:10.2807/1560-7917.ES2015.20.25.21167 PMID 26132768.
  18. (Ingelesez) hermesauto. (2020-04-16). «Merkel's Covid-19 maths resonates, thanks to simple explanation» The Straits Times . Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  19. (Ingelesez) Wilkinson, Alissa. (2020-02-04). «The 2011 film Contagion is even more relevant in 2020, and not just because of coronavirus» Vox . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]