Oinetakoak sartzeko adar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oinetakoak sartzeko adar ohiko bat.
Botentzakoa, metalezkoa.
Japoniar estilokoak, luzeak, zutik zaudela sartzeko zapata orpoan.

Oinetakoak sartzeko adarrra (ingelesez, shoehorn edo zapata-adarra[1]) tramankulu bat da oinetakoetan oinaren orpoa errazago sartzea lortzeko.

XV. mendean agertu ziren lehenengo aldiz Europan, baina ez da haien jatorria ezagutzen. Victoriar aroan asko zabaldu ziren orduko modaren oinetakoen estuasunagatik-

Jatorriz, oinetako sartzeko adarrak egurrezkoak ziren eta batzuk oraindik material horrekin egina egon arren, gehienak plastikoz eta metalezkoak dira. Beirazko eta baita paperezkoak ere egin izan dira. Aberatsentzako garestienak bolioa edo zilarrezkoak eta bestelako material preziatu batzuekin ere egin izan dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Calzador», Elhuyar Hiztegia, . Noiz kontsultatua: 2019-09-11 .