Oinordetzako monarkia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oinordetzako monarkia gaur egun munduko ia monarkia guztiek darabilten monarkia mota da.

Oinordetzako monarkian, monarka guztiak familia beretik datoz. Erregetza senide batetik bestera igarotzen da. Normalean, erregea edo erregina hil ostean, hurrengo belaunaldiko seme-alaba batek jasotzen du tronua, edo bestela, anai-arreba, osaba-izeba lehengusu-lehengusina edo beste senide batek. Gaur egun, ondorengotza-ordena zehaztuta egon ohi da, monarka hil aurretik ondorengoa nor izanen den jakin ahal izateko. Honela, monarkia-sistemak egonkorragoak izaten dira. Izan ere, lehenaldian, borroka eta gatazka andana sortu ziren koroa nork hartuko zuenarengatik. Historikoki, oinordetzako sistema guztiek ez dute bat egin, monarkia batzuetan ondorengotza gizonezkoengana mugatu baita.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]