Iruñeko oinzubiak

Koordenatuak: 42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W / 42.82; -1.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oinzubiak (Iruñea)» orritik birbideratua)
Oinzubiak
Txirrindulariak oinzubien zeharkatzen
Map
Kokapena
Koordenatuak42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W / 42.82; -1.64
HelbideaMagdalena
UdalerriaIruñea,  Nafarroa Garaia
Historia
Irekiera1950eko hamarkada
Deskribapena
Garaiera1525 m
Azpiegitura
Gurutzatzen duArga ibaia
Eramaten duMagdalenako bidea
Zubibegiak1

Oinzubiak Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Labriteko jaitsierako eremua eta Magdalena auzoak elkarlotzen ditu. Done Jakue Bidea igarotzen den lekuan dago, erromesen ostatua den Paderborn etxearen inguruan.

1950eko hamarkadan eraiki zen, Iruñeko hirigunea, Magdalena auzoa, Burlata eta Atarrabiaren arteko oinezkoen pasabidea izan zedin. Betoizko blokeekin egindako ilara batzuk ziren, beren artean bereiziak zeuden eta goiko aldean ohol zabalak zituztek, oinez igaro ahal izateko. Dena den, ibaia handitzen zenean, urak ohol zabal horiek eraman egiten zituen eta oinezkoek bloketik blokerako jauzia egin behar izaten zuten, Secretos del corazon filmean Montxo Armendariz zinemagileak erakutsi zuen moduan.

2000. urtean egungo oinzubiak jarri zituzten. Ziurrenik, oinezkoentzat seguruagoak izango dira, baina oraingo horiek xarma gutxiago dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]