Ojiba nuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
W88 ojiba nuklear baten eskema.

Ojiba nuklearra edo buru nuklearra misil nuklearren atal bat da, suntsipen masiboko arma. Lehergailu gisa, fisio nuklearrekoa izanez gero plutonioa edo uranioa darama; eta fusio nuklearrekoa izanez gero, hidrogenoa (hortik H bonba izena).

Gerra Hotzaren garaian ekoizpena areagotu eta beren erabileraren izua zabaldu zen, gehienbat Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren aldetik. Nazioartean ojiba nuklearren salerosketa guztiz debekatua dago, hortaz teorian herrialde ekoizleek jatorrizko material nazionalekin bakarrik fabrika ditzakete.

Gaur egun ojiba nuklearrak dituzten herrialdeak hauek dira: Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia, Erresuma Batua, India, Pakistan, Txina, Ipar Korea eta Israel.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ojiba nuklear Aldatu lotura Wikidatan