Okazakiko gaztelua

Koordenatuak: 34°57′23″N 137°09′32″E / 34.956388888889°N 137.15888888889°E / 34.956388888889; 137.15888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Okazakiko gaztelua
岡崎城
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Aichi
Core city of JapanOkazaki
ChōchōKōsei-chō
Ur-masaOto River (en) Itzuli
Koordenatuak34°57′23″N 137°09′32″E / 34.956388888889°N 137.15888888889°E / 34.956388888889; 137.15888888889
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1455
Arkitektura
ArkitektoaHisashi Kido (en) Itzuli
EraikitzaileaShimizu Corporation (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Okazakiko gaztelua (japonieraz: 岡崎城 Okazaki-jō?) Japoniako Aichi prefeturan dagoen japoniar gaztelua da. Nagoia hiriaren ondoan dagoen Kiyosu hirikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saigo Tsugiyorik 1455 urtean lurrezko harresiak zituen gotorleku bat eraiki zuen gaur egungo gazteluaren inguruan. 1524 urtean Matsudaira Kiyoyasuk lurraldea bereganatu zuen eta eraikin zaharra bota eta Okazakiko gaztelua altxatu zuen. Bertan jaio zen Tokugawa Ieyasu (jaiotza izena Matsudaira Motoyasu), Japoniak izan duen shogunik ezagunena. 1579an Tanaka Yoshimasaren esku utzi zuten gaztelua eta honek nabarmen gotortu zuen. Inguruan herria eratzen hasi zen, hasieran gaztelu-herri gisa eta ondoren Tōkaidō errepideko posta hiri gisa.

Tokugawa shogunerria sortu zenean Honda Yasushigek hartu zuen gazteluaren ardura eta 1617an hiru solairutako dorrea eraiki zen.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren Okazakiko gaztelua Nukata prefeturako gobernuaren egoitza bihurtu zen baina 1871ean Aichi probintziaren barnean sartu zen eta Nagoia hiriburu bihurtzean Okazakiko gaztelua eraitsia izan zen eta bere lurrak jabe pribatuek erosi zituzten.

Okazakiko turismoa bultzatu nahian 1959an dorre nagusia berreraiki egin zen eta 1993an ate nagusia. 2006an Japoniako 100 gaztelu ederrenen artean sartu zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donjon dorre nagusiak hiru teilatu eta bost solairu ditu. Aintzinako gazteluak zituen tresnak daude ikusgai, ezpata japoniarrak, armadurak eta Okazakiko historia azaltzen duten dioramak.

Gazteluaren inguruko eremua gaur egun parkea da eta badaude hainbat eraikin ere, Tokugawa Ieyasuren museoa, te-etxeak, no antzokia eta erloju dorrea besteak beste.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]