Oléron

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oléron

Île d'Oleron.png


Uhartearen ikuspegia
Bertako izena Île de Oléron
Geografia
Kokapena Bizkaiko golkoa
Azalera 174,39 km²
Punturik garaiena Saint-Trojan etxearen gaztelua
Politika
Herrialdea  Frantzia
Eskualdea Poitou-Charentes
Departamendua Charente-Maritime
Herri elkargo Île-d'Oléron
Hiri populatuena Saint-Pierre-d'Oléron
Hiri populatuenaren biztanleria 6.687 bizt. (2010)
Gizartea
Biztanleria 21.871 bizt. (2010)
Dentsitatea 126 bizt./km²

Oléron (frantsesez: Île de Oléron) Charente-Maritimeko kostaldean dagoen uhartea da. Rocheforten ondoan kokaturik, Euskaldunen badian, uharteak 30 kilometroko luzera eta 8 kilometroko zabalera ditu, herrialdeko bigarren uharterik handiena izanik. 1966an amaituriko zubi batek uhartea eta kontinentea lotzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. eta VIII. mendeetan, Aethicus Istriakoaren Cosmographiaren arabera, gertuko Ré uhartearekin batera, Vacetae Insulae edo Vacetiar uharteak osatzen zuen.[1] Vaceti baskoien beste izena denez, orduko baskoi edo gaskoiek uhartearen jabetza omen zutela adierazten du.

1152 eta 1160 artean Leonor Akitaniakoak bertan Rôles d'Oléron edo Olérongo epaiak ezarri zituen, itsas-legearen aitzindariak izan zirenak. 1306an Eduardo I.a Ingalaterrakoak Eduardo bere semeari eman zion, Akitaniako dukerriaren barnean.

1586an, Erlijio Gerretan zehar, Agrippa d'Aubignék uhartea konkistatu zuen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko udalerriek herri elkargo (communauté de communes) bat osatzen dute. Hona hemen udalerriak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Collins, Roger (1988), «The Vaccaei, the Vaceti, and the rise of Vasconia», Studia Historica VI (Salamanca): 214 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oléron