Olabeagako geltokia
Koordenatuak: 43° 15′ 51″ N, 2° 57′ 19″ W / 43.264188°N,2.95529°W
![]() | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | San Nikolas de Olabeaga kalea, 15; 48013 | ||||||||||||||
Udalerria |
Bilbo, ![]() | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | 13303 | ||||||||||||||
Gunea | 0. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1888ko martxoaren 19 | ||||||||||||||
Irisgarria |
![]() | ||||||||||||||
Zerbitzuak |
![]() ![]() | ||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 3 | ||||||||||||||
Jabea | ADIF | ||||||||||||||
Eragilea(k) | Renfe Operadora | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Renfe Aldiriak |
![]() ![]() | ||||||||||||||
Bilbobus | A3 Olabeaga - Moyua |
Olabeaga Bizkaiako Bilbo udalerriko geltokia da, Euskal Herrian dagoena. Bilboko Renfe Aldiriak sarearen eta
linearen trenak zerbitzu da.
Aurretik, 2003. urtera arte, lineak ematen zuen zerbitzua geltokian.
Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokia Bilbo—Santurtzi eta Bilbo—Muskiz burdinbidearen 3,200 kilometro-puntuan dago, 12 metroko altueran, Zorrotza eta Santimami geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1888ko martxoaren 19an Bilbotik Portugaleterako Burdinbide Konpainiak Bilbo—Santurtzi burdinbidea ireki zuen, Bilbo eta Barakaldo artean, baina ez zen geltokirik eraiki Olabeagan.
1924an trenbidea Norte konpainiak bereganatu zuen, eta 1941ean Espainian trenbideen nazionalizazioaren ondoren RENFEren esku geratu zen.
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[2]
Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 urtera arte, eta
lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Naxako geltokia izan zen. Bilboko zentzuan ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian geldialdia egiten zuten. Handik Uribitarte eta Erripa kaiak igaro eta Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz,
linearen zerbitzuek Abandoko geltokia zuten helmugatzat.
Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, zeinaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko Linea baitzen, eta Olabeaga eta Naxa arteko trenbidea aldatzean zetzan, Bilbo erdigunean zehar ibiliko zen trenbide berri bat sortuz. Hala, 2000 urtean San Mamés, Autonomía, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta eta
lineak Abandoko geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.
Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi sarbide ditu, trenbideen alde bakoitzera bana eta beherako eskaileren bidezkoak. Geltokira sarbidea trenbideen azpitik egiten da, non balioztatze-makinak dauden. Nasa aldaketa trenbide azpiko pasabidea gurutzatuz egiten da. Kanpoaldean doako aparkalekua dago.
Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokia guztiz iristezina da Mugikortasun Urriko Pertsonentzat, geltokira zein nasetara sarbideak eskailera bidez baino ez daudelako komunikatuta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu, nasaren muturretik trenaren plataformara arteko tartea handiegia baita», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea.»[3]
Geltokira sarbidea | San Nikolas Olabeaga kalea | ![]() |
Olabeaga aldapa | ![]() | |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | ![]() |
2. trenbidea | ![]() | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea | ![]() |
2. trenbidea | ![]() |
Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi trenbide eta bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea zentrala, eta gaur egun zentrala baino ez da erabiltzen. Trenbideen azpian, eskaileraz komunikatuta, bestibulu txikia dago. Bertan kokatzen dira txartel salmenta eta balioztatze makinak. Geltokiaren eraikina geltoki-etxea da eta ez du geltokira sarbide funtzioa egiten, bidaiarientzako itxita mantentzen baita.
Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Konexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:
|
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Olabeaga (Est.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» euroferroviarios.net Noiz kontsultatua: 2020-05-24.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160702083546/http://www.spanishrailway.com/2012/02/20/caminos-de-hierro-del-norte-de-espana/
- ↑ (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Olabeaga. Noiz kontsultatua: 2018-06-22.
- ↑ «Renfe - Plano de Cercanías Bilbao» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-01.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bilboko Renfe Aldiriak
- C-1 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
- C-2 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
- C-4 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
- Renfe Operadora
- Bilbobus
- Administrador de Infraestructuras Ferroviarias
- Bilboko aldirien sarea
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|