Olaf III.a Norvegiakoa
Olaf III.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1067 - 1093 ← Magnus II.a Norvegiakoa - Magnus III.a Norvegiakoa, Haakon Magnusson Toresfostre → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Norvegia, 1050 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Ranrike (en) ![]() | ||
Hobiratze lekua | Nidaros katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Harald III.a Norvegiakoa | ||
Ama | Tora Torbergsdatter | ||
Ezkontidea(k) | Ingerid of Denmark (en) ![]() | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Hardrada dynasty (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
![]() ![]() |
Olaf III.a edo Olaf Haraldsson (antzinako eskandinavieraz: Óláfr Haraldsson, norvegieraz: Olav Haraldsson; c. 1050 – 1093ko irailaren 22a), Olaf Baketsua (antzinako eskandinavierz: Óláfr kyrri, norvegieraz: Olav Kyrre) ere deitua, Norvegiako erregea izan zen 1066tik hil zen arte.
Harald Hardrada eta Tora Torbergsdatterren semea izan zen. Olaf bere aitarekin elkartu zen 1066ko Ingalaterrako inbasioan eta Stamford Bridgeko guduan egon zen, non Harald hil zen. Olaf itsasontziak zaintzen geratu zen eta aitaren heriotzaren berri izan zuenean Orkney uharteetara joan zen. Hurrengo urtean Norvegiara itzuli zen.
Norvegiako tronua bere anaia Magnus II.arekin partekatu zuen. Magnus 1069an hil zen eta ordutik aurrera Olafek bakarrik gobernatu zuen.
Bere erregealdia bake garaia izan zen, atzerriko borrokarik gabea, eta Bergen hiriaren sorrera egozten zaio. Bakea mantendu zuen Danimarkako errege Svend II.a Danimarkakoarekin eta haren alaba Ingeridekin ezkondu zen. Gilen I.a Konkistatzailea errege ingelesarekin ere bakea mantendu zuen eta elizaren autoritatea onartu zuen. Gotzaindegiak ezarri ziren Oslon, Nidarosen eta Bergenen, eta Trondheimgo katedralak eraiki ziren.