Olaf V.a Norvegiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olaf V.a Norvegiakoa
Olav V of Norway.jpg
Greater royal coat of arms of Norway.svg
Norvegiako monarka

1957ko irailaren 21a - 1991ko urtarrilaren 17a
Haakon VII.a Norvegiakoa - Harald V.a Norvegiakoa
Coat of arms of the Norwegian Chief of Defence.png
Chief of Defence of Norway (en) Itzuli

1944ko uztailaren 1a - 1945eko uztailaren 15a
Wilhelm von Tangen Hansteen (en) Itzuli - Otto Ruge (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoaAlexander Edward Christian Frederik
JaiotzaSandringham House (en) Itzuli1903ko uztailaren 2a
Herrialdea Danimarka  (1903ko uztailaren 2a -  1905)
 Norvegia  (1905 -
HeriotzaThe Royal Lodge, Holmenkollen (en) Itzuli1991ko urtarrilaren 17a (87 urte)
Hobiratze lekuaAkershus gotorlekua
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaHaakon VII.a Norvegiakoa
AmaMaud Galeskoa
Ezkontidea(k)Marta Suediakoa  (1929ko martxoaren 21a -
Seme-alabak
Familia
LeinuaHouse of Glücksburg (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBalliol College
Norwegian Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNorvegiako Eliza

IMDB: nm0645994 Find a Grave: 10194424 Edit the value on Wikidata

Olaf V.a (1903ko uztailaren 2a-1991ko urtarrilaren 17a) 1957tik bere heriotzera arte Norvegiako errege izan zen. Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburg dinastiako kidea, Haakon VII.aren eta Maud Galeskoaren semea zen.

1905ean, Norvegia Suediatik banatu eta erresuma independente bihurtu zenean, bere aita aukeratu zuten errege. Une horretan jaso zuen Olaf izena ere, jaiotzerakoan Alexander Edward Christian Frederik izenez bataiatu baitzuten. Bere aitak ahalegin berezia egin zuen semea kultura norvegiarrean hezteko, eta, horregatik, bertako ikastetxeetan ikasi zuen.

1929an ezkondu zen bere lehengusina Marta Suediakoarekin, eta hiru seme-alaba izan zituen:Ragnhild printzesa, Astrid printzesa eta Harald printzea (geroago errege bihurtu zena).

Bigarren Mundu Gerran parte hartze esanguratsua izan zuen, bere aitarekin batera, III. Reicharen aurkako borrokan. Gobernu osoarekin batera, Londresen erbesteratu zen, eta bertatik Norvegiako Armadaren (erbestekoa) laguntzaile izan zen.

1957an, bere aita hil ondoren, hartu zuen erregetza. Gerran Norvegiari eskainitako leialtasunagatik, "Herritarren Errege" izenez egin zen ezagun. Bizkartzain gabe ibiltzeko ohituraz galdetuta, honako hau erantzun omen zuen behin: "Nola ez dudala bizkartzainik? 4 milioi ditut eta" (Norvegiako biztanleria osoa, alegia).

1991ko urtarrilean hil zen, bihotzekoak jota.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olaf V.a Norvegiakoa Aldatu lotura Wikidatan