Olafur Eliasson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olafur Eliasson
Ólafur Elíasson Berlinale 2017.jpg
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1967ko otsailaren 5a (54 urte)
Herrialdea  Danimarka
 Islandia
Hezkuntza
Heziketa Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzak daniera
alemana
Ikaslea(k) Julius von Bismarck (en) Itzuli
Jeppe Hein
Jarduerak
Jarduerak artista bisuala, eskultorea, argazkilaria, eszenografoa, fotokazetaria eta installation artist (en) Itzuli
Lantokia(k) Kopenhage eta Berlin
Lan nabarmenak Riverbed (en) Itzuli
New York City Waterfalls (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
Royal Academy of Arts
Mugimendua Arte garaikidea
Genero artistikoa Arte abstraktua
installation (en) Itzuli

olafureliasson.net
IMDB: nm1663486 TED: olafur_eliasson Edit the value on Wikidata

Olafur Eliasson (islandieraz: Ólafur Elíasson; Kopenhage, 1967ko otsailaren 5a) daniar-islandar artista da. Bere eskulturagatik eta eskala handiko instalazioengatik da ezaguna. Horietan elementu materialak erabiltzen ditu, hala nola argia, ura edo airearen tenperatura. Eliassonen lanaren elementu nagusiak hauek dira: naturarekiko kezka; geometriaren esplorazioa; eta inguratzen gaituen mundua hautemateko, sentitzeko eta moldatzeko dugun moduaren etengabeko ikerketa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

金沢21世紀美術館にて (6180861847).jpg

Kopenhagen jaio zen 1967an, lan bila emigratu zuten islandiarren semeak. 4 urte zituenean, gurasoak banandu egin ziren. Bere aita Islandiara itzuli zen eta Olafurrek berarekin igarotzen zituen udak, arrantza-ontzi bateko sukaldaria zelarik. Horrek markatu zuen, naturaz maitemindu zen; bere arreba, Victoria Eliasdottir, chef ezaguna da. Bere lengoaia artistikoan sakonki errotutako fenomeno naturalekin, bere ibilbide luzean berdez tindatu ditu mundu erdiko hirietako ibaiak, New Yorkeko lau zubien azpian ur-jauzi artifizialak eraiki aurretik. [2] 1980ko hamarkadan break dance talde bat sortu zuen eta Eskandinaviako txapeldunak izan ziren. 1989tik 1995era Danimarkako Arte Ederretako Errege Akademian ikasi zuen. 1995ean Berlinen kokatu zen eta Studio Olafur Elisson sortu zuen, ikerketa espazialerako laborategia. 2009tik 2014ra Berlingo Arteen Unibertsitateko irakaslea izan zen. 2003ean Danimarka ordezkatu zuen Veneziako Bienalean. Proiektu ugari egin ditu espazio publikoetan: Serpentine Galleriesen 2007an, The New York City Waterfalls 2008an... Bere lan askok artearen eta zientziaren arteko loturak aztertzen dituzte.

Eliasson Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Guggenheim Museoan erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020(e)ko otsailak 14 - 2021(e)ko apirilak 11 bitartean Olafur Eliasson:Bizitza errealean erakusketa egon zen 1990etik aurrerako lanekin osatua eta 300.000tik gora bisitarik ikusi zuten.[3] Tate Modern museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa izan zen eta komisarioak Mark Godfrey eta Lucía Agirre.[4] Instalazioak, eskulturak, argazkiak eta margolanak bildu zituen, Halakoen bitartez artistak geometriarekiko eta ingurumen aktibismoarekiko interesa adierazten zuen. Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 lanean klima aldaketaren ondorioak ikus daitezke Eliassonek 1999an hartu zituen argazkietan, hegazkin batetik Islandiako glaziarrak erretratatzeko proiektua abiatu zuenean, eta 20 urte geroago errepikatu zituenetan. [5][2]

Modu literalean erakusten dute zenbat denbora igaro den eta gauzak nola aldatu diren ... Izan ere, orain pentsatzen dugu: hogei urte, tira, geologiaren ikuspuntutik ez da ezer, baina argazki hauek erakusten dute denbora luzea dela. Argazkiak ikusi eta bat-batean pentsatzen duzu: hara, hogei urte! Egia esan gauza mordoa aldatu da. (Olafur Eliasson) [6]

Erakusketara naturako elementuak sartu zituen hausnarketarako aitzaki direnak: lainoa, goroldioa, likenak, ura eta abar.[7][8] 1990eko hamarkadaren erdialdetik ispilu eta islekin jolasean sorturikoak eta printzipio geometrikoen arabera egituratutako esferak erakutsi ziren, bereziki gustuko dituen espiralak energia-sentsazioa sortzen baitute, bai objektuaren barruan, bai objektutik kanpo, inguruko hormetan sortzen den argi eta itzalen arteko jokuari esker. Eliassonek berak bere obrari eta sortze-prozesuari buruz hitz egin zuen, baita nazioartean garatzen dituen diziplina anitzeko proiektu ugariei buruz ere 2020an Museoan emandako hitzaldian.[9]

'Little Sun 'ekimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketaren harira, 'Little Sun' ekimena Bizkaiko Aldundiak eta Guggenheimek Eliassonekin lankidetzan argindarrik gabeko komunitateentzako eguzki lanparak helarazteko proiektua hasi da. 2012an sortu zuten Eliassonek berak eta Frederik Ottesen ingeniariak. Irabazi asmorik gabeko proiektu globala da, eta eguzki-energia garbia, fidagarria eta merkea ematen die elektrizitaterik ez duten planeta osoko 1.100 milioi pertsonari, batez ere ikasleei, errefuxiatuei eta hondamendi naturalen biktimei, eta, aldi berean, kontzientziazioa sustatzen du energia eskuratu eta klimaren aldeko ekintzari buruz.[10][11]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «El Guggenheim expone en febrero treinta obras de Olafur Eliasson» www.deia.eus Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Olafur Eliasson mete la crisis climática en el Guggenheim» GARA 2020-02-13 Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  3. «'Olafur Eliasson: Bizitza errealean' erakusketa arrakastatsua ikusteko azken egunak» El Diario Vasco 2021-03-28 Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  4. «Olafur Eliasson: bizitza errealean | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  5. «Olafur Eliasson. Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 Lucía Agirrerekin | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  6. Bilbao, Museo Guggenheim. (2020-02-25). Olafur Eliasson_EUS. Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  7. «Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketaren instalazioa | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  8. «Olafur Eliasson: bizitza errealean. Bisitaldia ateak itxita Lucía Agirrerekin | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  9. Encuentro con artistas: Olafur Eliasson. Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  10. Press, Europa. (2020-02-14). «Diputación y Guggenheim colaboran con Olafur Eliasson en un plan de lámparas solares para comunidades sin electricidad» www.europapress.es Noiz kontsultatua: 2021-04-12.
  11. «Guggenheim, Foru Aldundia eta Olafur Eliasson lankidetzan, Senegali laguntzeko» bizkaie.biz Noiz kontsultatua: 2021-04-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]