Olana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olanaz egindako marinel-zakua

Olana[1] liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa da, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko eta abarretarako erabiltzen dena. Egun, materiale sintetikoz ere egiten dira, nylonez esaterako.

"Olana" izenaren jatorria Frantziako Olonne herritik datorkio, bertan olana ugari ehuntzen baitzen, batez ere itsaslanetarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olana». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-05-27.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]