Olasoko kantua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olasoko kantua
Jatorria
Ezaugarriak

Olasoko kantua XV. mendean eginiko euskal kantu zaharra da. Arrasateko gudua baino lehen, oñaztarren eta ganboatarren arteko liskarrak baretuta zeudela, Butroeko Jaunak, Martin Ruiz de Gamboak, Olasoko Jaunarekin hitzarmen bat egin zuen, bere alaba Juana Olasoko Jaunarekin ezkontarazteko. Arrasateko sutea gertatuta eta Butroeko nagusia hila zelarik, haren alargun Elvirak bere alabaren ezkontza eragotzi nahi izan zuen. Kantuan, alaba Juanaren nahia ageri da Olasora ezkontzeko. 1450ean egin zen ezkontza.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau lerroko bertsoa da gorde dena[1]ː

Verba orren verba gacia,
Verba orri nay ez daquiola valia.
Dardoac eguinarren vere aldia,
Olaso da ene egoteco aulquia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Herri literatura, XIV-XVII. mendeak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]