Olatz Altuna Zumeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Altuna» orritik birbideratua)
Olatz Altuna Zumeta

Olatz Altuna eta Maialen Iñarra, Berria (2022-05-28)
Bizitza
JaiotzaUsurbil1971ko uztailaren 31 (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksoziolinguista

Inguma: olatz-altuna-zumeta

Olatz Altuna Zumeta (Usurbil, Gipuzkoa, 1971ko uztailaren 31) gipuzkoar soziologo eta soziolinguista da. Euskararen egoera soziolinguistikoa ezagutzeko metodologien eta datuen azterketan aditua da.

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale-erabilera 2016an. Olatz Altuna[1]

Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntza Plangintza graduondoko (HIZNET) irakaslea. Soziolinguistika Klusterrean dihardu euskara biziberritzeko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetan. Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren koordinatzailea eta zuzendaria da 1997tik.

Euskararen kale-erabilera Gipuzkoan (1999-2016)[1]

Altunaren iritziz, 30 urteko ibilbidea ikusita, erabilerak gora egin du, baina 2022an baino handiagoa zen 2006an; bestalde, erabilerak beheranzko joera zuen 2016an, eta hori 2022an eten izanari balioa eman behar zaiola. 30 urteko bilakaera horretan bi puntuko gorabeherak baino ez da agertzen. Oso marjina txikia da. Erabileraren aldagaia mugitzea ez da erraza; hizkuntza ohiturek, aldagai demografikoek eta beste hainbatek eragiten baitute. Hala ere, aldaketa handi bat emateko, Altunak uste du birpentsatu behar direla biziberritze prozesuan egiten diren egitasmoak, zerk izan duen arrakasta eta zerk ez.[2][2]

Josemi Zumalabe Fundazioan lan egiten zuela, Baltasar Garzón epaile espainiarrak kartzelara bidali zuen ezker abertzaleko beste 46 pertsonarekin batera Ekin kasua zela eta. Ekin kasuaren makroepaiketa, urte eta erdi iraun zuena, 2005eko azaroan hasi zen, eta 56 prozesatu ziren aulkian, ETAko kide izatearen akusaziopean edo banda armatuko zuzendaritzaren aginduak betetzeagatik. Kartzelan urte batzuk egon eta gero, azkenean 2009an, Espainiako Epaitegi Gorenak absolbitu zituen eta kalera atera ziren. Auzitegi Gorenak gogor kritikatu zuen Audientzia Nazionalak emandako epaia, ulertu baitzuen ezarritako zigorrak baimendutakoaren mugan jarri zirela, eta epaiak ez zuela halakorik justifikatu.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean Euskalkia eta hezkuntza liburua argitaratu zuen Euskal Herri osoko hainbat aditurekin batera (Xole Aire, Olatz Altuna , Estibaliz Amorrortu, Xabier Amuriza, Ane Barruso, Begoña Bilbao Bilbao, Juan Martin Elexpuru, Gillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia , Iñaki Gaminde, Juan Luis Goikoetxea, Xabier Isasi, Martta Laco, Julian Maia, Oihana Munduate, Fernando Olabarrieta, Karmele Perez , Alazne Petuya, eta Margarita Rekarte).[4]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat artikulu argitaratu ditu soziolinguistikaz, gehienak BAT aldizkarian baina Euskaltzaindiaren EUSKERA aldizkarian ere badira batzuk. Hauek dira horietako :artikulu batzuk:[5]

Izenburua Egileak Aldizkaria Urtea
Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia[6] Olatz Altuna Zumeta, Jone Miren Hernandez Garcia BAT 2021
Euskaldunon dentsitateak zer-nolako eragina du euskararen kale-erabileran? Olatz Altuna Zumeta BAT 2018
“Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera. Aurrera begirako erronkak”. Mikel Zalbideren txostenari iruzkinak Olatz Altuna Zumeta BAT 2016
Euskararen ahozko kale-erabilera: erronkak[1] Maialen Iñarra Arregi, Olatz Altuna Zumeta EUSKERA 2016
Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Olatz Altuna Zumeta, Asier Basurto Arruti BAT 2012
Hizkuntzen Kale-erabileraren VI. Neurketa, 2011. Emaitza nagusiak Olatz Altuna Zumeta, Xabier Isasi Balanzategi, Iñaki Iurrebaso Biteri, Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba, Rosa Ramos Alfaro, Belen Uranga Arakistain BAT 2012
Euskararen kale erabilera Gasteizen Olatz Altuna Zumeta EUSKERA 2011
Euskararen ezagutza eta erabilera. Datuak zer diote? Olatz Altuna Zumeta, Itziar Elortza , Fermin Lazkano , Erramun Osa Ibarloza BAT 2009
Euskal Herriko kale erabileraren neurketa. Ikerketaren nondik norakoak Olatz Altuna Zumeta BAT 2007
Euskararen datu-basea -EDB 1.0- www.sortu.org/edb Olatz Altuna Zumeta, Iñaki Iurrebaso Biteri BAT 2004
Euskaini: euskarazko eskaintzaren adierazlea Olatz Altuna Zumeta, Pablo Suberbiola Unanue BAT 2003
Erabileraren IV kale neurketa. Emaitzen azterketa Olatz Altuna Zumeta BAT 2002
Erabileraren kale neurketa. Ibilbidea eta metodologia Olatz Altuna Zumeta BAT 2002
Euskal Herri mailako erabileraren laugarren kale neurketa abian Olatz Altuna Zumeta BAT 2000
Euskararen kale erabilpena Euskal Herrian Olatz Altuna Zumeta BAT

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Altuna Zumeta, Olatz; Iñarra Arregi, Maialen. (2016). Euskararen ahozko kale-erabilera: erronkak. Euskaltzaindia.
  2. a b Aperribai, Julen. ««Biziberritze prozesuan egiten diren egitasmoak birpentsatu behar dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
  3. (Gaztelaniaz) Lázaro, Julio M.. (2009-04-30). «El Supremo tumba las duras condenas de la Audiencia contra el entorno de ETA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
  4. «Olatz Altuna Zumeta :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
  5. «Olatz Altuna Zumeta :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
  6. Muñagorri Garmendia, Lander. (2021). ««Gazteek ez daukate erraza euskarara gerturatzea, eta hori gizartearen kontua da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]