Olatz Egia Cantón
| Olatz Egia Cantón | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 2001 (24/25 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | dantzaria |
Olatz Egia Cantón (Donostia, Gipuzkoa, 2001) dantzaria, dantza garaikideko artista, mugimendu sortzailea eta gizarte hezitzailea da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Musika eta Dantza Eskolan eman zituen lehen urratsak Olatzek dantza garaikidean. Ondoren, 18 urterekin, beste urtebetez Burgosko Ana Laguna Dantza Eskola Profesionalean jarraitu zuen ikasten, besteak beste, Maureen Lopez eta Marie Klimesovarekin lan egitera iritsi zen. 2020an, Kopenhagenera joan zen bizitzera bere prestakuntzarekin jarraitzeko. Bertan, bere gorputza eta emozioak mugimenduaren ezaugarriek nola eraldatzen zituzten eta izan nahi zuena izatera nola jolas zitekeen jabetu zen. Mugimenduaren ekintza eraldatzailean sinesten du: gorputza, adimena eraldatzen ditu eta taldeak eta gizarteak eralda ditzake.[1]
Eskolan eman zituen urteetan Adi Salant, Gustavo Ramirez Sansano, Lidia Wos eta beste batzuen sorkuntzetan parte hartu zuen.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graduatu ondoren, Suediako eta Danimarkako hainbat proiektutan parte hartu zuen, ILdance eta CPH arts collective proiektuekin. 2024an Donostian egoitza duen Dantzaz konpainian sartu zen.
«Dantza, besteak beste, kontraesanen etxea da. Ekintzarik apalena, basatiena, sentikorrena, jatorrena, zintzoena eta ahulena da.»[1]
Dantzaz taldeko Olatz Egia Cantón dantzariak taldeko ditu Antonio Javier Aguilera Rodríguez, Jacopo Bellani, Aitzol Iraola, Joana Ouret eta Yaiza Vela interpreteak, baita Sofia Alforja Sagone koordinazio arduraduna, Fernando Saenz de Ugarte zuzendari nagusia, Adriana Pous zuzendari artistikoa, Bertha Bermúdez Pascual proiektuen garapena eta dokumentazioaren arduraduna, Iker Bengotxea administrazio arloko arduraduna, Ainhoa Uribarri komunikazioa eta kudeaketa eta Laura G. Latasa mediazio arduraduna ere.[2]