Edukira joan

Olatz Ganboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Ganboa

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlatz Ganboa Pilar
JaiotzaGetxo1985eko urtarrilaren 2a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaJon Ander Ganboa
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2003 - 2008) lizentzia : kazetaritza
Getxoko Antzerki Eskola
(2007 - 2011) diplomatura : arte eszeniko, interpretazio
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm6832330 Instagram: olatzganboa Edit the value on Wikidata

Olatz Ganboa Pilar (Getxo, Bizkaia, 1985eko urtarrilaren 2a) bizkaitar aktorea da, antzerkian eta zineman ibilitakoa.

Ehundik gora antzerki eta ikus-entzunezko produkziotan lan egin du. 2018an, aktore berri onenaren Ercilla sarirako izendatu zuten, eta 2020an, Antzerkiko Emakumezko Aktore Onenaren sarirako izendatu zuten Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan (Besarkada Sariak).

2024ko urriaren 2an Euskal Aktoreen Batasunak emanda antzerkiko emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen, Festen antzezlanean egindako lanarengatik.[1]

Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2003-2008). Ondoren, Arte Dramatikoko Diplomara egin zuen Getxoko Antzerki Eskolan (2007-2011). Han, Lander Otaola, Alvar Gordejuela eta Alex Ygartua aktoreekin batera ikasi zuen. Azken honekin Ay, Carmela antzeztu zuen zenbait urtetan.

Ondoren, 7 urtez, interpretazio, dantza eta kantu ikastaro ugari egin zituen, bai Espainian, bai Argentinan (Buenos Aires).

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Bilbon bizi da. Mikel Losada aktorearekin bikote harremana du. Elkarrekin alaba bat dute. 2016an, berak eta Losadak Los amantes del Casco Viejo antzezlana antzeztu zuten. Etxekoak telesaila ere elkarrekin grabatu zuten, ETB1en, 2020an, COVIDaren pandemiak eragindako konfinamendu betean.

Jon Ander Ganboa abokatu eta kirol-direktiboaren alaba da, Euskadiko Futbol Federazioko (FVF-EFF) idazkari nagusia izandakoa 1993tik 2013ra. Ane Ganboa du izeko.

  • Kerman Mintzalagun Bila (2010)
  • Etxekoak (2020)
  • Itxaso (2023)
  • 2014: Biescaseko II. Antzerki Lehiaketako aktore nagusi onenaren saria jaso zuen Ay Carmela antzezlanean Carmelaren papera egiteagatik.
  • 2018: Interprete onenaren Ercilla Sarirako izendatu zuten.
  • 2024: Euskal Aktoreen Batasunak emanda antzerkiko emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen, Festen antzezlanean egindako lanarengatik.[1]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Ane Gabarain eta Eneko Sagardoi saritu ditu Euskal Aktoreen Batasunak» Berria 2024-10-03 (kontsulta data: 2024-10-06).
  2. Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (kontsulta data: 2020-02-16).
  3. «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2020-02-16).
  4. «Itziar Lazkano: 'Lorcaren esku jakintsuak gidatu gaitu'» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Bernarda Alba en Bilbao» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) Correo, El. «"La casa de Bernarda Alba"» agenda.elcorreo.com (kontsulta data: 2020-02-16).
  7. (Gaztelaniaz) «Olatz Ganboa eta Mikel Losadak 'Alde Zaharreko maitaleak' aurkeztuko dute Arriagan» El Correo 2016-06-07 (kontsulta data: 2020-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]