Olaudah Equiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olaudah Equiano
Olaudah Equiano - Project Gutenberg eText 15399.png
Bizitza
JaiotzaIsseke (en) Itzuli, 1745
Talde etnikoaIgboa
Lehen hizkuntzaIgboera
HeriotzaWestminster Hiria1797ko martxoaren 31 (51/52 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, autobiografialaria, bizargina, merkataria eta aktorea
Lan nabarmenakThe Interesting Narrative of the Life of Olaudah Equiano (en) Itzuli
KidetzaSons of Africa (en) Itzuli
Genero artistikoaautobiografia
social criticism (en) Itzuli

Olaudah Equiano,bere bizialdian Gustavus Vassa gisa ezagutua [1] (1745eko urriak 16 - 1797ko martxoak 31), XVIII. mendeko Nigerian jaiotako idazle afrikarra izan zen, Ingalaterran eta bere kolonia amerikarretan bizi izan zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Equiano Igbo herrixka batean jaio zen, gaur egungo Nigeriako hego-ekialdean. Hamaika urterekin bahitu eta esklabo gisa saldua izan zen. Lehenbizi Barbados uharteetara eraman zuten eta handik Virginiara, non armada britainiarreko teniente batek erosi eta Gustavus Vassa izena jarri zion (izen bereko errege suediarraren omenez). Geroago Antilletako kapitain bati saldu zitzaion eta, horren ondoren berriz, Filadelfiako merkatari kuakero bati, Robert King izenekoa. Honek irakurtzen eta idazten erakutsi zion eta kristau fedean hezi zuen. 1766an Equianok bere askatasuna erosi ahal izan zion eta marinel bihurtu, munduan barna bidaiatu ahal izan zuelarik. Artikora egindako espedizio batean parte hartu zuen, Erdialdeko Amerikan eta Turkian ibili ostean, Ingalaterran jarri zen bizitzen 1777an.

Londresen, mugimendu abolizionistarekin bat egin eta harek bultzatuta, The Interesting Narrative of the Life of Olaudah Equiano, or Gustavus Vassa the African liburua idatzi zuen 1789an. Lan honekin ospetsu egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lovejoy, Paul E.. (2006). «Autobiography and Memory: Gustavus Vassa, alias Olaudah Equiano, the African» Slavery and Abolition (Taylor & Francis) 27 (3).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]