Oldboy (2003ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oldboy (2003ko filma)
Filma
Jatorrizko izena 올드보이
Urtea 2003
Generoa film dramatikoa
thrillerra
Misteriozko zinema
Herrialdea Hego Korea
Jatorrizko hizkuntza koreera
Oinarritzat hartutakoa Old Boy Itzuli
Iraupena 116 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Zeelanda Berria eta Seul
Narratibaren kokalekua Hego Korea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Park Chan-wook
Gidoigilea(k) Park Chan-wook
Garon Tsuchiya Itzuli
Nobuaki Minegishi Itzuli
Hwang Jo-yun Itzuli

[[Kategoria:Garon Tsuchiyak Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Nobuaki Minegishik Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Hwang Jo-yunek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Choi Min-sik (Oh Dae-su )
Yu Ji-tae
Kang Hye-jung
Ji Dae-han
Oh Tae-kyung
Yoon Jin-seo
Oh Dal-su
Kim Byeong-ok
Lee Dae-yeon
Oh Kwang-rok
Lee Seung-sin
Lee Mi-mi
Song Sok-ze
Park Jae-woong
Kim Soo-hyun



[[Kategoria:Ji Dae-hanek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Oh Tae-kyungek Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Lee Mi-mik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Song Sok-zek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Park Jae-woongek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kim Soo-hyunek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Kim Dong-ju Itzuli
[[Kategoria:Kim Dong-juk Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Kim Sang-bum Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Jo Yeong-wook
Argazki-zuzendaria Chung Chung-Hoon
Sariak
Kanpo loturak

Oldboy (Hangul올드보이; RROldeuboi; MROldŭboi) Pak Chan-uk zuzendariaren film hegokorearra da. Garon Tsuchiya-ren gidoia eta Nobuaki Minegishiren marrazkiak dituen izen bereko mangan oinarritua dago. Pelikula 2003an aurkeztu zen "Mendekuaren Trilogia" izenpeko sagaren bigarren atala bezala; aurretik kaleraturiko Sympathy for Mr. Vengeance eta ondoren Sympathy for Lady Vengeance filmek osatzen dute trilogia.

Luzemetraia 2003ko azaroaren 21ean estreinatu zen Hego Korean eta zenbait sari lortu zituen maila internazionalean, haien artean 2004an Epaimahaiaren Sari Handia Canneseko Zinemaldian eta urte bereko Sitges zinema jaialdian pelikula onenari saria.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kartzelara eramaten duen mozkorraldi baten ondoren, Oh Dae-su hitzontzia bahitu egiten dute. Bat-batean hotel baten antza duen logela batean esnatuko da. Bertan telebista dauka eta jaten ematen diote, baina, noizean behin Valium gasa botatzen diote eta lokartu egiten da. Batzuetan galdezka aritzen da, besteetan oihuka eta biraoka; bere bahiketaren arrazoiak ez dakizkielako.

Urte bat bahituta egon ondoren, bere emaztearen hilketaren susmagarri nagusia dela jakiten du telebistako albistegi batean. Poliziaren arabera bere hatz-markak krimenaren eszenan aurkitutako hainbat objektutan zeuden. Gainera, ez du bere alaba bakarraren berririk izan bahituta dagoenetik. Orduan, Oh Dae-suk eguneroko bat hastea erabakitzen du bere bahiketaren atzean nor egon daitekeen jakiteko.

Hamabost urtez gatibu egon ondoren, esfortzu handiak egiten ditu burua ez galtzeko, bere gorputza paretaren kontra borrokatzen entrenatzen du mendekatzeko aukera duen momenturako, eta horma batean zulo bat egiten hasten da. Azkenean trenkada bat kentzea lortzen duenean eta eskuan kanpoko airea berriz nabaritzen duenean, ihes egiteko gertu dagoenean, beste eraikin baten teilatuan libre uzten dute.

Orain mendekua nahi du, batez ere bahitu zuena berarekin jolasean ari dela sentitzen duelako, baina zergatik bahitu zuen? Zergatik uzten du libre hamabost urteren ondoren? Oh Dae-suren burua galderaz beterik dago eta ikusleak beraren kezka berdinak partekatuko ditu. Horretarako bost egun izango ditu bere aurkariaren ekintzen arrazoiak aurkitzeko edo bestela ez du inoiz jakingo zergatik gertatu zen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuzendaritzaa: Pak Chan-uk
  • Gidoia: Joon-hyung Lim, Nobuaki Minegishi, Chun-hyeong Lim, Jo-yun Hwang, Chan-wook Park.
  • Produkzioa: Syd Lim, Dong-Joo Kim.
  • Produkzioa Exekutiboa: Dong-ju Kim.
  • Musika: Yeong-wook Jo.
  • Argazki zuzendaritza: Chung-hoon Chung.
  • Muntaia: Sang-beom Kim.
  • Produkzio diseinua: Seong-hie Ryu.
  • Arte zuzendaritza: Sang-man Oh.
  • Jantzien diseinua: Sang-gyeong Joe.
  • Soinua: Sang-gyeong Jo, Seung-cheol Lee.
  • Ikusizko efektuak: C. Jin Im, Sung-jin Jung, Jeon-hyeong Lee, Ju-won Lee, Il Hwan Na.

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hego Korea: 2003ko azaroaren 21a.
  • Espainia: 2005ko martxoaren 25a.
  • Argentina: 2004ko azaroaren 10ean.
  • Mexiko: 2004ko abuztuaren 19a.
  • Venezuela: 2004ko irailaren 22a.

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Sariak Kategoria Emaitza
2004 Caneseko Zinemaldia Urrezko Palma IZENDATUA
Epaimahaiaren Sari Nagusia IRABAZLEA
Grand Bell Sariak Musika onenari saria (Yeong-wook Jo) IRABAZLEA
Argiztapen onena IRABAZLEA
Muntairik onena (Sang-Beom Kim) IRABAZLEA
Zuzendari onena (Chan-wook Park) IRABAZLEA
Aktore onena (Min-sik Choi) IRABAZLEA
Asia-Pazifiko Zinemaldia Zuzendari onena (Chan-wook Park) IRABAZLEA
Mejor actor (Min-sik Choi) IRABAZLEA
Bergeneko Zinemaldi Internazionala Chan-wook Parki Publikoaren Saria IRABAZLEA
Europar Zinema Sariak Screen Internazional Saria IZENDATUA
Sitgeseko Zinemaldia Pelikula onena IRABAZLEA
José Luis Guarner kritikoen saria IRABAZLEA
Estokolmoko Zinemaldia Publikoaren Saria IRABAZLEA
British Independent Film Awards Atzerriko Filmerik Onena IRABAZLEA
2005 Hong Kong Zinema Sariak Asiako Filmerik Onena IRABAZLEA
Golden Kinnaree
(Bangkokeko Zinemaldi Internazionala)
Pelikula onena IZENDATUA
Zuzendari onena (Chan-wook Park) IRABAZLEA
Satellite Sariak DVD extra onenak IZENDATUA
2006 Online Film Critics Society Atzerriko Filmerik Onena IZENDATUA
Chlotrudis Sariak Moldatutako Gidoi Onena IZENDATUA
Broadcast Film Critics Association Atzerriko Hizkuntzako Film Onena IZENDATUA
Austineko Zinema Kritikoen Elkartearen Sariak Atzerriko Filmerik Onena IRABAZLEA
Chicagoko Zinema Kritikoen Elkartearen Sariak Atzerriko Filmerik Onena IZENDATUA
Saturn Sariak Akzio/abentura/thriller Film Onena IZENDATUA
2007 DVD edizio berezi onena IZENDATUA