Oleg Sentsov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oleg Sentsov

Bizitza
JaiotzaSimferopol1976ko uztailaren 13a (47 urte)
Herrialdea Ukraina  (1991 -
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKyiv National Economic University named after Vadym Hetman (en) Itzuli
Hizkuntzakukrainera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, errealizadorea, idazlea eta film screenwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm4883553 Facebook: oleg.sentsov Edit the value on Wikidata

Oleg Gennadyevitx Sentsov (ukraineraz: Олег Геннадійович Сенцовtranslit.: Oleh Hennadiiovych Sentsov; Simferopol, 1976ko uztailaren 13a) ukrainar zinemagile, idazle eta ekintzailea da.

Krimean jaio zen, Sobietar Batasunean, eta errusiar etniakoa da. Ekonomia ikasi zuen Kieven. 2008an eta 2009an filmatu zituen lehen bi film laburrak. 2012an egin zuen lehen film luzea.

2014an Errusiak Krimea anexionatzearen aurka agertu zen eta ez zuen ezagutu. Errusiarrek 2014ko maiatzean atxilotu zuten eta terrorismoa leporatu zioten. Espetxean torturatu ondoren, hogei urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 2015ean. 2018an 145 eguneko gose-greba egin zuen.

Hainbat herrialdek eta erakundek Sentsov kontzientzia preso hartu zuten, eta 2018an Europako Parlamentuak Sakharov Saria eman zion.

Sentsov 2019ko irailean askatu zuten, Ukrainarekin egindako presoen truke batean. 2022an Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, Kieveko defentsarako lurralde-indarrekin bat egin zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Urtea Filma
Zuzendaria Gidoigilea Ekoizlea Aktorea/Rola Oharrak
Filma 2011 Gamer Bai Bai Bai Ez Errusieraz
Dokumentala 2017 The Trial: The State of Russia vs Oleg Sentsov Ez Ez Ez
Cameo
Errusieraz, ukraineraz eta ingelesez; Askold Kurov zuzendaria
Filma 2019 Numbers Bai Bai Ez Ez Akhtem Seitablayevekin batera zuzendua
Filma 2021 Rhino Bai Bai Bai Ez Veneziako Mostran izendatua

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez-fikziozkoak
  • Купите книгу — она смешная ("Erosi liburua, dibertigarria da", 2014)
  • Рассказы ("Ipuinak". Kyiv: Laurus, 2015)
  • Bizirza joan egin da (2019)
Antzezlanak
  • Номера ("Zenbakiak")

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]