Olérongo arauak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olerongo arauak» orritik birbideratua)
Olérongo arauak
Jatorria
Argitaratze-data1160
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Kokapena
LekuaOléron

Olérongo arauak (frantsesez: Rôles d'Oléron) Europa mendebaldeko itsas (edo amiralgo) legeetako lehen adierazpen formalak izan ziren, 1160. urtekoak. Bertan, itsas nabigazioko epaien idatzizko bilduma bat egin zuten, Europako Atlantikoaren kostaldean segitzen ziren ohituren arabera.[1]

Sorburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonor Akitaniakoak agindu zituen 1160 inguruan, Louis VII.a erregea orduko bere lehen senarrarekin batera Bigarren Gurutzadatik itzuli zenean. Arauak Erdi Aroko Europako ohiturazko itsas legean oinarritzen ziren (lex maritima). Bertan, Europako Atlantikoaren kostaldean, baita Kantauri Itsasokoan ere, zituzten ohituretan oinarrituz eman ziren epaien araberako bilduma osatu zen idatziz.[1]

Jatorriz, ohiturazko itsas lege hori ahozkoa zen, baina Erdi Aroko itsas kodeetan idatziz jartzen hasi ziren. Ohiturazko itsas legea bera Lex Rhodia zaharrean oinarritzen zen, K.o. I. mendetik Mediterraneo Itsasoko merkataritza gobernatu zuena. Leonorrek Jerusalengo Balduin III.a erregearen gortean zegoela ezagutu bide zuen hori. Oléron uhartearen arabera izendatzen dira, uhartean baitzegoen Atlantikoko marinelen gremio garrantzitsuena.

Leonorrek Ingalaterran ere agindu zituen erregeorde eskumenak eskuratu zituenean, Rikardo Lehoi Bihotza Hirugarren Gurutzadan zela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «4 El fuero de San Sebastián» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]