Edukira joan

Oleta (Aramaio)

Artikulu hau Aramaioko elizateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oleta».
Oleta
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAramaio
Geografia
Koordenatuak43°03′N 2°38′W / 43.05°N 2.63°W / 43.05; -2.63
Garaiera582 m
Demografia
Biztanleria119 (2022)

Oleta Aramaioko (Araba) elizate bat da. Haranetik kanpo dagoen Aramaioko elizate bakarra da; izan ere, Otxandioko udalerritik gertu dago. Auzo guztien artean altitude handienean dagoena ere bada: itsas maila baino 582 metro gorago dago. 2007ko erroldan, Oletak 111 biztanle zituen.

Oletako ibarraren ikuspegia.

Aipagarriak dira Andre Mariaren Sorkunde eliza barrokoa eta Goikoetxea, Olazar, Arraikoa (XVII. m.), Kortazarrena, Martena (XVI. m.), Aretxeta (XIX. m.), Larrazelai (1900), Larra (XIX. m.), Arandui (XVII. m.), Makotena, Emaldi (XVI. m.), Zubikoa, Kortxatu-Goikoa, Etxeberri, Kortxatu-Bekoa, Sarraona, Lasaona, Ubidena, Txozolazarra, Kortxatu-Txiki, Zalduena, Astolena, Obena I, Obena II, Otalarra, Mansoa, Katxelena, Goikola (XVII. m.), Apieta (XIX. m.), Errotazarra (XVII. m.), Abarrategi (XVII. m.), Aritzaundieta, Kastanieta (XVII. m.), Andikoetxea (XVI. m.), Mota eta Arripozueta etxeak.

Oletako biztanleria

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
4IbarraOletaGantzagaEtxaguenArragaArriolaArexolaUribarriGureiaSuñaUntzillaZabolaAltzagaBarajuenAzkoagaIbarra
6aOtxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunagaLarrabeaLegutio (Zabalain)Otxandio
Legutio
Aramaioko Julian Astola[1] (Ahotsak[2][3] proiekturako).

Oletako euskara[1] Otxandio ingurukoa[2] da; mendebaleko euskararen barnean, tartekoa.[3] Euskaldunak Oletako biztanleen % 95 zirela zenbatetsi zen XXI. mendearen hasieran.[erreferentzia behar]

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Oleta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-05).
  2. 1 2 «Otxandio ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-05).
  3. 1 2 «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-05).