Oleum

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oleum esaten zaio sufre(VI) oxidoa disolbatua duen azido sulfurikoari[1]. Oxidoaren kontzentrazioa aldakorra izaten da, hortaz, ySO3·H2O formularen bidez adierazten da Oleuma non y-k sufre(VI) oxidoaren masa molarra adierazten duen.

Oleuma lurrina dariola

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oleuma ukipen-metodoraren bidez produzitzen da non sufrea oxigenoa baliatuz sufre(VI) oxidora oxidatzen den. Sufre(VI) oxidoa kontzentratutako azido sulfurikotan disolbatzen da. Azido sulfurikoa eraberritzeko oleumaren parte bat uraz diluitzen da[2].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido sulfurikoaren produkzioan tarteko produktu inportantea da oleuma. Sufre(V I) oxidoa urari eransten zaionean, ez du disolbatzeko joerarik eta azido sulfurikozko laino bat sortzen du maneiatzeko nekeza dena. Oxidoa azido sulfuriko kontzentratuari eranstean, aitzitik, erraz disolbatzen da oleuma eratuz. Hori urez diluituz azido sulfuriko kontzentratua lortzen da.

Azido sulfurikoa industrian erabilera oso handia duen konposatu kimikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]