Olga Ladyzhenskaya

Wikipedia(e)tik
Olga Alexandrovna Ladyzhenskaya» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olga Ladyzhenskaya
Ladyshenskaya.jpg
Bizitza
Jaiotza Kologriv1922ko martxoaren 7a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza San Petersburgo2004ko urtarrilaren 24a (81 urte)
Hobiratze lekua Cemetery in Komarovo
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Ivan Petrovsky
Sergei Sobolev
Doktorego ikaslea(k) Ludvig Faddeev
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Olga Alexandrovna Ladyzhenskaya (errusieraz: Óльга Алекса́ндровна Лады́женская; Kologriv, Kostroma oblasta, SESB, 1922ko martxoaren 7a - San Petersburgo, 2004ko urtarrilaren 12a) sobietar matematikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olgaren aitak eragin handia izan zuen alabaren matematikazaletasunaren garapenean. Familiako gorabeherak zirela medio, Moskuko Unibertsitatean graduatu zen urte berean, 1947an, Leningradora —gaur egungo San Petersburgora— joan zen bizitzera, eta geroztik hantxe lan egin zuen. 1949an filosofian doktoratu zen Leningradoko Unibertsitatean, eta 1953an, berriz, matematika eta zientzia fisikoetan Moskuko Unibertsitatean.

1955az geroztik matematika-irakasle izan zen San Petersburgoko Unibertsitateko Fisika Fakultatean, eta 1961az geroztik fisika matematikoaren laborategiko buru Errusiako Zientzia Akademiaren Steklov Matematika Institutuak San Petersburgon zuen egoitzan. 1981ean Errusiako Zientzia Akademiako urgazle aukeratu zuten eta 1990ean kide oso. Ekuazio diferentzial partzialetan lan egin zuen, funtsezko ekarpenak eginez ekuazio eliptiko, paraboliko nahiz hiperbolikoen esparruetan. Besteak beste, Ladyzhenskayaren Isuri likatsu konprimiezinei buruzko teoria matematikoa lana eskura izan ohi dute hidrodinamika-teorian lan egiten duten aditu guztiek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]