Edukira joan

Olga Cossettini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Cossettini

Bizitza
JaiotzaSan Jorge (en) Itzuli eta Santa Fe probintzia1898ko abuztuaren 18a
Herrialdea Argentina
HeriotzaRosario1987ko maiatzaren 24a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Jasotako sariak

Olga Cossettini (San Jorge, 1898ko abuztuaren 18a - Rosario, 1987ko maiatzaren 23a) argentinar maistra eta pedagogo bat izan zen. Bere bizitza, ahizpa Leticiarekin batera, eskola tradizionala eraldatzen eman zuen.[1][2][3][4][5]

Olga Cossettini Alpina Bodello eta Antonio Cossettiniren alaba zen. Corondan jaso zuen maistra titulua 1914an.

1904ko maiatzaren 19an jaiotako Letiziaren ahizpa zen, eta berarekin haur jolasak partekatzen zituen bitartean, elkarrekin hezkuntza berriaren arrastoaren jaiotza diseinatu zuten.[6]

1930ean, Amanda Ariasekin batera, “Domingo de Oro” Eskola Normaleko zuzendariarekin, bere ahizpa Leticiarekin eta irakasle guztiekin batera, interes-zentroen eta Serena Eskolaren ezarpena abiarazi zuen.[7][8]

1940an, Estatu Batuetako Guggenheim Fundazioak beka bat eman zion, eta 1946an, Argentinaren ordezkari gisa, Mexikon egindako Maisuen Biltzar Amerikarrean parte hartu zuen.[9]

Buenos Aires probintziako eskolen zuzendari izan zen 1958tik. Ondoren, Washingtonen egindako Unescoren Hezkuntza Planifikaziorako Kongresurako ordezkari ofizial izendatu zuten. Maisu-maistren prestakuntzan aditua ere izan zen Hondurasen, 1969an.[10]

Esperientzia berriari Escuela Serena[11] edo Escuela Activa, gaur egun erabiltzen den izena, deitu zioten.[12] Esperientzia pilotu gisa hasi zen, Rafaela hirian, Santa Fe probintzian, dagoen “Domingo de Oro” Eskola Normalean. Gero, Olgak zuzendari kargua lortu zuenean, Gabriel Carrasco doktorearen 69. Eskolan gauzatu zen,[13][14] Rosario hirian, Alberdi auzoaren bihotzean. Leku hau ezin hobea zen kanpora, errekara... egiten ziren bisiten esperientzietarako.

1986an Konex Fundazioaren errekonozimendua jaso zuen, Argentinako maistra/irakasle garrantzitsuenetako bat bezala.[15]

Esperientziaren oinarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cossettini ahizpen lana honako hauen teoria eta ekarpenetan oinarritu zen:

Hauek haurrengan oinarritutako hezkuntza bultzatu zuten, ikaskuntzaren protagonista bihurtuz eta ez soilik hartzaileak.

Eskola tradizionalarekiko ezberdintasun nagusiak honela laburbil daitezke:[16][17]

  • Haurraren nortasunarekiko errespetu handia: haurrarekiko maitasun-sentimendua ez ezik, haren indibidualtasunaren azterketa biologiko eta psikologiko arretatsua ere behar da.
  • Eskolaren eta komunitatearen arteko mugak ezabatzea: hezkuntza pertsonen bizipen-egituran gertatu behar den gizarte-egitatetzat hartu zen.
  • Diskriminazio mota oro arbuiatzea: haurrak jatorri desberdinetakoak eta lankideak aintzat hartzean berdintasuna, aniztasun sozial, ekonomiko eta politikoa errepublikanoen substratu gisa onartzea berresten du.
  • Maisu-maistren eta tokiko komunitatearen arteko bizikidetza: maisu-maistraren bizilekuak, eskolaren hurbiltasunean, berariazko zereginaren emaitzak errazten ditu.
  • Escuela Serena (1935)
  • El niño y su expresión (1940)
  • Escuela viva (1942).
  • El lenguaje y la lectura en primer grado (1976)

Beste lan eta jarduera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1420 Legea Omentzeko Batzordearen Batzorde Betearazleko idazkaria.
  • Goi Mailako Ikasketen Ikastetxe Librea 1951-1954.
  • Santa Feko Eskolen Ataleko ikuskatzailea, 1955-1957.
  • Itsasertzeko Unibertsitate Nazionala 1955-1964.
  • Buenos Aireseko Eskoletako zuzendari nagusia, 1958.
  • Buenos Airesko Unibertsitatea 1961-1966.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1985ean Rosario Hiriko Hiritar Ospetsua izendatu zuten bere ahizparekin batera.[18]
  • 1986an, Giza Zientzien Hezkuntza-alorreko Konex Saria (Merezimenduaren Diploma) jaso zuen.[19]
  • 1991n Mario Piazzaren "La escuela de la Señorita Olga" filma estreinatu zen, Cossettini ahizpen esperientziaren testigantza ematen duena.[20]
  • Conicet Cossettini artxiboaren zaindaria da, eta bertan ahizpen ondare guztiaren dokumentu-biltegia mantentzen da.[21]
  • 2018an, Antonio Bonfatti diputatuaren proiektu bat, onartua izan zen. Berak erabaki zuen Olga eta Leticia Cossettini bizi izan ziren etxearen, non burutu zuten beren heziketa-lanik handiena, desjabetzea. Bertan, laborategi pedagogiko bat eta museo interaktibo bat egongo dira.[22]
  • Rosario hiriko “Olga Cossettini” 28. Goi Mailako Hezkuntzako Institutuak, Florencio Varelaren ISFD 54-ak eta Puerto Maderoko (Buenos Aires) kale batek ere bere izena daramate.[23][24][25][26]
  • Santa Feko sari batek bere izena eta bere ahizparena darama: "Olga eta Leticia Cossettini" Saria. Sari horren helburua da irakaskuntza-lana aitortzea eta berrikuntza-estrategien sustapena saritzea Serena Eskolaren esperientziak postulatutako irizpideekin lotutako hezkuntza-erakundeetan.[27]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-08-18). «Olga Cossettini, maestra y pedagoga» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2025-08-22).
  2. (Gaztelaniaz) ¿Quién es Olga Cossettini, la maestra argentina recordada por Google? - El Intransigente. (kontsulta data: 2025-08-22).
  3. «Olga Cossettini, una maestra que cambió la escuela | abc.gob.ar» abc2.abc.gob.ar (kontsulta data: 2025-08-22).
  4. (Gaztelaniaz) Dossi, César. (2019-05-19). «Olga Cossettini, una docente cesanteada por Perón, hizo temblar los pilares de la pedagogía» Clarín (kontsulta data: 2025-08-22).
  5. «¿Quién es la maestra argentina que Google recuerda hoy en su doodle?» Minuto Uno 2015-08-18 (kontsulta data: 2025-08-22).
  6. «Invitan a jornada de cine debate sobre el legado de Olga Cossettini» La Capital (kontsulta data: 2025-08-22).
  7. (Gaztelaniaz) Clarín, Redacción. (2015-08-18). «Quién fue la maestra a la que homenajea hoy Google» Clarín (kontsulta data: 2025-08-22).
  8. (Gaztelaniaz) Vignoli, Beatriz. (2019-03-26). «Los cuentos recobrados del niño proletario | Gente así, de Rodolfo Vinacua, reeditado por la UNR» PAGINA12 (kontsulta data: 2025-08-22).
  9. (Gaztelaniaz) DMalamud. (2017-01-03). «Olga Cossettini, docente, directora y pedagoga argentina - La mujer que marcó el camino hacia una escuela más justa» Voces por la Justicia (kontsulta data: 2025-08-22).
  10. (Gaztelaniaz) Maestros, Biblioteca Nacional de. «Biblioteca Nacional de Maestras y Maestros» www.bnm.me.gov.ar (kontsulta data: 2025-08-22).
  11. «Hace 25 años moría Olga Cossettini, maestra de maestras» La Capital (kontsulta data: 2025-08-22).
  12. Díaz, Javiera; Serra, María Silvia. «Olga y Leticia Cossettini: ¿maestras, mujeres e intelectuales?». 11 de febrero de 2009. ISSN 1668-4753 Vol. VI N° 6.
  13. (Gaztelaniaz) devteam, educ.ar. «La escuela de Olga Cossettini, la innovación en acto» https://www.educ.ar (kontsulta data: 2025-08-22).
  14. (Gaztelaniaz) «: : Archivo Cossettini : Inicio» www.irice-conicet.gov.ar (kontsulta data: 2025-08-22).
  15. (Gaztelaniaz) «“La escuela serena”, el proyecto de las santafesinas Leticia y Olga Cossettini» Con La Gente Noticias 2019-02-11 (kontsulta data: 2025-08-22).
  16. «Conversaciones» www.me.gov.ar (kontsulta data: 2025-08-22).
  17. (Gaztelaniaz) «Google destaca hoy el trabajo de la maestra Olga Cossettini» infobae 2017-11-29 (kontsulta data: 2025-08-22).
  18. (Gaztelaniaz) devteam, educ ar. «La escuela de Olga Cossettini, la innovación en acto» www.educ.ar (kontsulta data: 2025-08-22).
  19. (Gaztelaniaz) Factory, Troop Software. «Premios Konex 1986: Humanidades | Fundación Konex» www.fundacionkonex.org (kontsulta data: 2025-08-22).
  20. (Gaztelaniaz) Arteaga, Leandro. (2021-09-26). «La maestra ejemplar y el cineasta obrero | Los 30 años de La escuela de la Señorita Olga» PAGINA12 (kontsulta data: 2025-08-22).
  21. «Inventario Archivo Pedagógico “OLGA Y LETICIA COSSETTINI”». Instituto Rosario de Investigaciones en Ciencias de la Educación. Consejo Nacional de Investigaciones Científica y Técnicas.Universidad Nacional de Rosario..
  22. «Aprobaron la expropiación de la casa de las hermanas Cossettini» La Capital (kontsulta data: 2025-08-22).
  23. «Olga Cossettini (1898-1987) | Nombre de sus Calles | Puerto Madero - Buenos Aires - Argentina» www.nuevopuertomadero.com (kontsulta data: 2025-08-22).
  24. Espósito, Lucila. «Archivo Cossettini, “un ejercicio para apropiarnos colectivamente del pasado educativo”». Conicet..
  25. «La Red Cossettini, un espacio para volver a pensar la escuela» La Capital (kontsulta data: 2025-08-22).
  26. (Gaztelaniaz) Nuestro, Rosario. «La provincia cerró el acuerdo para que la casa las hermanas Cossettini sea del Estado» Rosario Nuestro | Rosario Nuestro te brinda noticias e información fehaciente, las 24 hs. del día, de Rosario, la región y el país. (kontsulta data: 2025-08-22).
  27. ellitoral.com. Distinguen a docentes por su labor innovadora - Edición Impresa - Educación. (kontsulta data: 2025-08-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]