Olha-Oleksandra Bazhanska-Ozarkevytx
Olha-Oleksandra Bazhanska-Ozarkevytx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lviv, 1866ko abenduaren 30a |
Talde etnikoa | ukrainarra |
Heriotza | Zakopane, 1906ko uztailaren 15a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Lychakiv Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Porfyriy Bazhanskyi |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea |
Musika instrumentua | pianoa |
Olha-Oleksandra Porfyrivna Bazhanska-Ozarkevytx[1], jaiotzez Bazhanska, (ukraineraz: Ольга-Олександра Порфирівна Бажанська-Озаркевич; Lviv, 1866ko abenduaren 30a – Zakopane, 1906ko uztailaren 15a) ukrainar piano-jotzaile, folklorista, idazle eta feminista izan zen. Oksana eta Olesia B. izengoitiak erabili zituen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Porfyri Bazhansky bizantziar errituko apaiz katolikoaren alaba, Olha-Oleksandra Bazhanska Lviven jaio zen 1866ko abenduaren 30ean[3]. 1885ean Lviveko irakasle eskolan graduatu zen eta gero musika irakasle lanetan aritu zen Sorokyn (gaur egun Soroky-Lvivski) eta Horodoken[4][2].
1891n, Lviveko Boyan musika eta abesbatza elkartearen antolatzaileetako bat bihurtu zen. Emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan ere aktiboki parte hartu zuen[2].
1892-1900 urteetan, piano-jotzaile gisa aritu zen Taras Xevtxenkori eta Markian Xaxkevytxi eskainitako kontzertuetan, Solomia Kruxelnytska, Maria Pavlykiv, Ivan Skalixa eta beste hainbat abeslarirekin batera[4][5]. Bere errepertorioan Ukrainako zein atzerriko konpositoreen lanak zeuden, besteak beste, Mykola Lysenko, Frédéric Chopin, Franz Liszt eta Robert Schumannenak. Ukrainiako Ikasketen Entziklopediaren arabera, Olha-Oleksandra Bazhanska Galitziako lehen emakumezko piano-jotzaile ukrainar profesionala izan zen[6].
1887an, Kolys bulo poema eta Kindrat ipuina argitaratu zituen Perxyi Vinok almanakan[2]. Lau urte geroago 5.V 1891 eleberri laburra argitaratu zuen Narod aldizkarian[7]. Władysław Orkan poloniar idazlearen lanak ukrainerara itzuli zituen. Bazhanskak bildutako abesti herrikoiak Ivan Frankoren Halytsko-ruski prypovidky bilduman argitaratuak izan ziren[2].
1889an Longyn Ozarkevytxekin ezkondu zen[7]. 1890ean Olha-Oksana alaba izan zuen, 1893an beste alaba bat, Natalia, jaio eta gutxira hil zena, eta 1895ean Ivan semea[5].
Zakopanen hil zen 1906ko uztailaren 15ean, 39 urte zituela[2], eta Lviveko Lytxakiv hilerrian lurperatu zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kindrat (1887)
- Kolys bulo (1887)
- 5.V 1891 (1891)
- Rusko-narodni halytski melodii (Porfyri Bazhanskyrekin batera, 1905-1912)[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ a b c d e f g (Ukraineraz) Полєк, В. Т. «Бажанська-Озаркевич Олександра Порфирівна» Українська літературна енциклопедія (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ (Ukraineraz) «Музична культура Галичини понад 100 років тому | Іван Остапович» Локальна iсторiя 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ a b (Ukraineraz) Медведик, П. К. (2003). «Бажанська-Озаркевич Олександра Порфирівна» Енциклопедія сучасної України. 2 Інститут енциклопедичних досліджень НАН України (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ a b (Ukraineraz) «Дім над річкою» Слово Просвіти 2017-08-15 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- ↑ (Ukraineraz) «Бажанська Ольга-Олександра» Енциклопедія українознавства. Словникова частина (ЕУ-II) (Париж, Нью-Йорк) 1: 78-79. (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ a b (Ukraineraz) Книш, Iрина. (1957). «Одна з перших» Наше життя (Союз українок Америки) 4: 5-6. (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1866ko jaiotzak
- 1906ko heriotzak
- Austria-Hungariako Inperioko jendea
- Lvivtarrak
- Ukrainako piano-jotzaileak
- Emakume piano-jotzaileak
- Emakume folkloristak
- Ukrainako eleberrigileak
- Emakume eleberrigileak
- Ukrainako ipuingileak
- Emakume ipuingileak
- Ukrainako poetak
- Emakume poetak
- Ukrainako itzultzaileak
- Emakume itzultzaileak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Ukrainerazko idazleak
- Ukrainako feministak
- Idazle feministak