Oliba abadea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oliba abadea
Abad oliba.jpg
Vicen dagoen bere estatua
apezpiku

1018 - 1046
Abade

1008 - 1046
Konde

998 - 1002
Bizitza
Jaiotza Besalú971
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Saint-Michel-de-Cuxa1046ko urriaren 30a (74/75 urte)
Hobiratze lekua Vic Cathedral
Familia
Aita Oliba Cabreta
Ama Ermengarda d'Empúries
Leinua House of Barcelona
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Lanbidea
Lanbidea Abadea, apezpikua, Kondea eta apaiza

Oliba (Besalú, 971 - Sant Miquel de Cuixà monasterioa, Codalet, 1046ko urriaren 30a) Berga eta Ripollgo kondea (998-1003), Viceko gotzaina (1018-1046) eta Sant Miquel de Cuixà beneditar monasterioaren abadea izan zen. Kataluniako sortzaile espiritualentzat eta Iberiar Penintsulan bere garaietako eragin-handiena zuen elizgizonentzat hartzen da.

Latinez zientziari buruz idazteaz gain, arabierazko idazlanak ere itzuli zituen[1]. 1022 eta 1027 artean Bakea eta Jaungoikoaren Tregoa (Pau i treva) mugimendua bultzatu zuen, Katalan Gorteen aitzindaria zena[2].

Antso III.a Nagusiaren lagun mina, hain itzal handia zuen ezen 1023an erregeak Urraka bere arreba Alfontso V.a Leongoarekin ezkondu nahi zuenean, gotzainari galdetu baitzion. Olibaren aholkuaren aurka ezkondu zuenez, katalanak Alfontso eta bere oinordekoa zen Bermudo izendatzeko imperator titulua erabili zuen, nafarra izendatzeko, berriz, rex baino ez zen.

Bere omenez, badaude bere izena duten elkarte kultural[3] eta Unibertsitate bat Katalunian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliba abadea Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.