Oliamendiko Iragarpena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olibondoen Mendiko Iragarpena» orritik birbideratua)
Jerusalemen setio eta suntsipena, David Robertsena (1850).

Oliamendiko Iragarpena edo Hitzaldi eskatologikoa Mateo 24 eta 25[1], Marko 13[2] eta Lukas 21[3] Ebanjelio sinoptikoetan dagoen pasartea da. Apokalipsi Txiki izenaz ere ezaguna da, batetik, bere hizkera apokaliptikoagatik, eta, bestetik, pasartean, Jesusek, Jerusalemgo Oliamendin, bere jarraitzaileei ohartarazi zielako, ezen, Jainkoaren erregetzaren azken garaipenaren aurretik, larrialdia eta jazarpena jasango zituztela[4]. Oliamendiko Iragarpena Mateoren bost hitzaldietako azkena da, eta Jesusen gantzuduraz hasitako nekaldiaren kontakizunaren aurre-aurretik gertatu zen.

Ez dago argi Jesusek deskribatu zuen larrialdia iraganeko, orainaldiko edo etorkizuneko jazoera ote den[5]. Hala ere, batzuren ustez, iragarpena Jerusalemgo Tenpluaren suntsipenari dagokio; hori dela-eta, pasartea Markoren Ebanjelioa 70. urtean egindakotzat kokatzeko erabili ohi da[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ik. Mt 24-25
  2. ik. Mk 13
  3. ik. Lk 21
  4. "Frontline" TV series. PBS. Accessed: 14 May 2018.
  5. Gentry, Kenneth L.; Thomas Ice. The Great Tribulation—Past Or Future?: Two Evangelicals Debate the Question. Kregel Academic & Professional, 1999. ISBN 978-0-8254-2901-9
  6. Morna Hooker, The Gospel According to St. Mark (Continuum, 1991) page 8.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]