Oliver Knight
| Oliver Knight | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bedford, 2001eko urtarrilaren 25a (25 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| AVC Aix-en-Provence | 2020-2022ko uztailaren 31 |
| UAE Team Emirates (ikaslea) | 2022ko abuztuaren 1a-2022ko abenduaren 31 |
| AVC Aix-en-Provence | 2023ko urtarrilaren 1a-2023ko uztailaren 31 |
| Cofidis (ikaslea) | 2023ko abuztuaren 1a-2023ko abenduaren 31 |
| Cofidis | 2024- |
Parte-hartzailea
| |
Oliver Knight, (Bedford, Ingalaterra, 2001eko urtarrilaren 25a) txirrindulari britainiarra da, profesionala Cofidis taldean.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Junior mailan (17/18 urte), HMT Hospitals-Giant taldean aritu zen eta 2019an, Iruñerriko Itzuliko etapa bat irabazi zuen eta bigarren sailkatu zen Bizkaiko Itzulian, Carlos Rodríguez eta Juan Ayusoren artean. 2020an eta 2021ean, Frantziako AVC Aix-en-Provence talde amateurrean ibili zen[1] eta Nafarroako Itzuliko etapa bat lortu zuen. 2022an, “stagiaire” moduan aritu zen UAE Team Emirates taldean[2] eta 2022ko Burgosko Itzulian parte hartu zuen. 2023ko denboraldian, amateurretan berriro ere, Nafarroa Behereko Itzulia, Essor basque eta Tour de Côte d'Orreko etapa bat irabazi zuen. Urte horren bigarren erdian, Cofidis taldean “stagiaire” aritu zen.
Azkenik, 2024an profesionaletara pasatu zen Cofidis taldean[3].
Profesionaletako lehenbiziko denboraldian ez zen nabarmendu, baina 2025ean hobera jo zuen eta ekainean Erresuma Batuko erlojupeko txapelketan brontzezko domina lortu zuen, hilabete bat geroago Valoniako Tourreko etapa bat lortu zuen eta sailkapen orokorreko hirugarren postuan amaitu zen. Horren ondorioz, Cofidis taldeak bi urterako berritu zion kontratua.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019
- Iruñerriko Itzuliko etapa 1
- 2. Bizkaiko Itzulian
2021
- Saint-Pierre Sari Nagusia
2022
- Castellongo Itzulia eta etapa 1
- 2. Essor basquen
- 2. Nafarroa Behereko Itzulian
- 3. Saint-Étienne Loire Sari Nagusian
- 3. Tour du Pays Roannaisen
- 7. Euskal Herriko Itzulia (lasterketa amateurra)n
- 9. Nafarroako Itzulian eta etapa 1
2023
- Nafarroa Behereko Itzulia
- Essor basque
- Chrono 47 (taldekako erlojupekoa)
- Tour de Côte-d'Oreko etapa 1
- 2. Circuit de la vallée du Bédaten
- 2. Le Poinçonnet-Panazolen
- 2. Tour des 4B Sud Charente-n
- 3. Euskal Herriko Itzulia (lasterketa amateurra)n
2025
- 3. Valoniako Tourrean eta etapa 1
- 3. Erresuma Batuko erlojupeko txirrindularitza txapelketan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Un Britannique à l'AVC Aix-en-Provence» directvelo.com 2019-10-30.
- ↑ (Frantsesez) «Oliver Knight stagiaire dans une WorldTeam» directvelo.com 2022-08-01.
- ↑ (Frantsesez) «Oliver Knight signe en WorldTour» directvelo.com 2023-09-28.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oliver Knight - ProCyclingStats