Omagheko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Omagheko atentatua
Lower Market Street, Omagh County Tyrone.jpg
Lower Market Street 2001ean, atentatua hertatua zen kokalekua.
Datuak
Data 1998ko abuztuaren 15a
Ordua 15:10
Lekua

Omagh, Tyrone konderria
Ipar Irlanda


54° 36′ 1″ N, 7° 17′ 56″ W / 54.60028°N,7.29889°W / 54.60028; -7.29889Koordenatuak: 54° 36′ 1″ N, 7° 17′ 56″ W / 54.60028°N,7.29889°W / 54.60028; -7.29889
Eraso mota Bonba-autoa
Hildakoak 29
Zaurituak 220-300 inguru
Egilea Benetako IRA

Omagheko atentatua 1998ko abuztuaren 15an Ipar Irlandako Omagh udalerrian jazotako atentatu bat izan zen. Atentatua Benetako IRAk bere gain hartu zuen, Ostiral Santuko Hitzarmenarekin hasitako Bake Prozesuaren aurka zegoen Behin-behineko IRAren eszisioa zena.

Egun hartako arratsaldeko 15:10etan Omagheko Lower Market kalean lehergailuz beteriko auto-bonba bat lehertu eta denera 29 lagun hil (31, horietako bat bikien esperoan zegoen emakume haurduna) eta 220-300 inguru zauritu zituen. Ipar Irlandako gatazka osoan jende gehien hil zen atentatua izan zen.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 14:00. Vauxhall Cavalier C autoa Lower Marketkaleko erropa denda baten aurrean aparkatu zuten. Aurrez autoa Irlandako Errepublikako Monaghan konderrian dagoen Carrickmacross udalerrian lapurtua izan eta Ipar Irlandara ekarri aurretik jatorrizko irlandar matrikula britainiar matrikula batengatik aldatu zitzaion. Auto laga ostean gidaria eta bere kidea Campsie Road errepidetik ospa egin zuten.
  • 14:30. Ulster Television katean lehen ohar deia jaso zen. Lehenbiziko ohar honetatik bost minutura beste bi ohar dei izan ziren (karitate erakunde batera eta Ipar Irlandako telebistara).
  • 15:10. Auto-bonbaren leherketa.

Ohar dei hauen arabera lehergailua Justizia Jauregitik 180 metro ingurura lehertuko omen zen, baina 275-350 metrotara lehertu zen, ondorioz zenbait jende auto-bonba zegoen alderuntz ebakuatuak izan ziren.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]