Edukira joan

Omar Saidou Tall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Omar Saidou Tall

monarka


Tukulor Inperioa

Bizitza
JaiotzaHalwar (en) Itzuli, 1797
HerrialdeaTukulor Inperioa
BizilekuaMendebaldeko Afrika
Heriotza1864ko otsailaren 12a (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
JarduerakUlema eta Xekea
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioasunismoa

Hadji Oumarûl Foutiyou Tall (ʿUmar ibn Saʿīd al-Fūtī Ṭaʿl, arabieraz: حاج عمر بن سعيد الفوتي طعل‎; Futa Toro, c.1797Bandiagarako amildegiak, 1864ko otsailaren 14a) Tijaniyyah ordenako eta tukulor etniako ulema eta komandante militarra izan zen, egungo Senegal, Mauritania, Ginea eta Mali herrialdeetan zehar hedatu zen Tukulor Inperioaren sortzailea izan zena.[1]

Senegal ibaiaren haranean jaioa, mistikoa egin zen eta, hogeita hiru urte zituela, Mekarako erromesaldia egin zuen. Bere bidaian eta ondoren egin zituen harreman politiko eta erlijiosoen ondorioz, Afrika beltzeko kalifa izendatu zuen Tijaniyyah ermandadearen buruak. 1833an Afrikara itzuli zen eta 1854an Garaira, Senegal ekialdera eta Mali mendebaldeko erdialdera. Jihad bat antolatu zuen jentilak suntsitzeko eta eroritako musulmanak itzultzeko.

Maliko banbara animistak garaitu zituen, baina hauek berehala matxinatu ziren. 1863an tuaregek, mairuek eta fulek erasoak, Omarren armada suntsitua izan zen eta leherketa batean jazarria eta eraila izan zen. Bere inperioak, bere seme Ahmadu Sekuren agindupean iraun zuen 1897ra arte, frantziarrek konkistatu zuten arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lapidus, Ira M.. (2014). A History of Islamic Societies. (3. argitaraldia) New York: Cambridge University Press, 472–473 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]