Omega Centauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Omega Centauri

Omega Centauri edo NGC 5139 Centaurus konstelazioan dagoen kumulu globular bat da. Edmond Halleyk aurkitu zuen 1677an. Kumulu honek gure galaxia den Esne Bidearen inguruan orbitatzen du, honen inguruan orbitatzen dutenen artean handiena eta distiratsuena delarik. Begi hutsez ikus daitekeen gutxietako bat da. Omega Centauri Lurretik 18300 argi-urteko distantziara (5,6 kiloparsec) dago, eta II populazioko zenbait milioi izar ditu. Bere erdiguneko izarrak hain daude elkartuta, elkarren artean 0,1 argi-urteko distantziara bakarrik daudela uste dela. Bere estimatutako adina 12.000 milioi urtekoa da. 10 milioi izar inguru ditu.

Konstelazioko izar bat ez den arren, bayer izendapena jaso zuen, ω. Gure galaxiako gainontzeko kumulu globularretatik bereizten duen ezaugarri bat belaunaldi ezberdinetako izarrak dituela da. Arrazoi honegatik, Omega Centauri gure galaxiaren satelitea izan zen galaxia nano baten nukleoaren hondarra izan daitekeela uste da. Galaxia honek gaur egungo Omega Centauri baino ehun aldiz handiagoa izango zen, eta gure galaxiak banandu eta xurgatua izan zen. Omega Centauriren kimika eta dinamika bat datoz hipotesi honekin.

Andromeda galaxiako kumulu globularra den Mayal IIren kasuan bezala, Omega Centaurik zenbait metaltasun eta izar adin maila ezberdin ditu, dena batera sortu ez zela pentsarazten duena (kumulu globularretan ohikoa denaren aurka). Uste denez, Omega Centauriko izar asko, antzina Esne Bideak xurgatu zuen galaxia nanoaren nukleoaren hondarra izan daitezke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: Zeruko mapa 13h 26m 45.89s, −47° 28′ 36.7″