Omeiatar Kalifa-herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Omeiatar kalifa-herria
بنو أمية
Banu Umayyah
661 – 750
Monarkia
Omeiatar kalifa-herriko bandera

Omeiatar kalifa-herriko armarria

Umayyad750ADloc.png
Historian izandako zabalera handiena.
Geografia
HiriburuaDamasko
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
ErlijioaIslam sunita
Historia
Sorrera661
Ezeztapena750
Erbestean hasiera756
Erbestean bukaera1031
Aurrekoak
Flag of Afghanistan (1880–1901).svgRasidar kalifa-herria
Flag of Palaeologus Emperor - Libro del conosçimiento de todos los rregnos.svgBizantziar inperioa
Flag of None.svgBisigodoen erresuma
Ondorengoak
Abbastar Kalifa-herriaFlag of Afghanistan (1880–1901).svg
Kordobako Kalifa-herriaUmayyad Flag.svg

Omeiatar Kalifa-herria[1] (arabieraz: بنو أمية‎Banu Umayyah) Mahoma hil ondoren izandako lau kalifa-herrietatik bigarrena izan zen. Omeiatarren dinastiak zuzendua izan zen, leinuaren sortzailea Umayya ibn Abd Shams izan zen. Omeiatarren familia Uthman ibn Affanekin iritsi zen boterera (K. o 644–656), baina omeiatarren erregimena Muawiya ibn Abi Sufyanek sortu zuen Musulmanen Lehen Gerra Zibilaren ondoren, 661. urtean (Hejiraren ondoko 41. urtean).

Nahiz eta omeiatarrak jatorriz Mekakoak izan, Damasko aukeratu zuten hiriburutzat. Hedadurarik zabalena izan zuenean (13.400.000 km2), munduko inperiorik zabalena bilakatu zen.[2]

Gizarte antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omeiatarren zerga sistema eta praktika administratiboak ez omen ziren bidezkoak hainbat musulmanen begietara. Izan ere, kalifa-herrian lau gizarte klase bereizten ziren:

  • arabiar musulmanak
  • arabiarrak ez ziren musulmanak
  • musulmanak ez ziren pertsona libreak (kristauak, juduak, zoroastroarrak)
  • esklaboak

Arabiar musulmanak gizartearen goialdean zeuden, eta konkistatutako lurraldeetan agintzen zuten. Islamak musulman guztien arteko berdintasuna sustatzen duen arren, arabiarrek estimu handiagoan zuten haien burua eta ez ziren gainerako musulmanekin nahasten. Musulmanen arteko desberdintasunak ezinegona sortu zuen, eta islama gehiago hedatzen zen neurrian, fededun berriek ez zituzten arabiarren eskubide berak. Horren ondorioz eta beste hainbat a, Abbastar Iraultza gertatu zen 740ko hamarkadan. Abbastar Kalifa-herriak omeiatarrak bota zituenean, Al-Andalusera ihes egin zuten eta 1031. urtera arte iraun zuen Kordobako Kalifa-herria sortu zuten.

Damaskoko kalifen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  2. Blankinship, Khalid Yahya. (1994). The End of the Jihad State, the Reign of Hisham Ibn 'Abd-al Malik and the collapse of the Umayyads. State University of New York Press, 37 or. ISBN 0791418278..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.