Omero Antonutti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Omero Antonutti

Bizitza
JaiotzaBasiliano1935eko abuztuaren 3a
Herrialdea Italiako Erresuma
 Italia
HeriotzaUdine2019ko azaroaren 5a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakbikoizlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm0031511 Allocine: 4975 Allmovie: p1932 IBDB: 486332
Musicbrainz: b13f51cc-85df-4c5b-92e0-254fd658bfb9 Edit the value on Wikidata

Omero Antonutti (Basiliano, Italia, 1935eko abuztuaren 3a - Udine, 2019ko azaroaren 5a) italiar antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triesteko Arte Dramatikoko Akademian egin zituen ikasketak. Antzerkiko aktore gisa lan egin zuen zenbait urtez, Triesten eta Genovan, batik bat. Taviani anaiek eman zioten famatu egiteko aukera, Padre Padrone (1977) filmean aitaren papera eman ziotenean. Garrantzitsuak izan ziren Taviani anaiak Antonuttiren karreran, eta, lehen aipatuaz gainera, La notte di San Lorenzo (1982), Kaos (1984) filmeko Colloquio con la madre pasartea —Luigi Pirandelloren papera eginez— eta Good Morning Babilonia (1986, Estatu Batuetan) egin zituen haiekin. Espainiar zuzendariekin ere film asko egin zituen, La verdad sobre el caso Savolta (1979) —Antonio Drove zuzendariarekin—, Victor Erizeren El Sur (1982), Carlos Sauraren El Dorado (1987) —Lope Agirre euskal ameslariaren papera eginez—, Andrés Linaresen Doblones de a ocho (1989) —film gaitzetsia eta interesgarria—, Pedro Olearen El maestro de esgrima (1992), Gracia Querejetaren Una estación de paso (1992), eta Jaime de Armiñánen 14, Fabian Road (2008).

Baliabide urrirekin interpretazioaren erregistro aberatsenak ematen zekien antzezlea zen. Telebistan ere lan egin zuen, eta baita bikoiztaile gisa ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]