Omertà
Omertà mafiaren kideen erabateko isiltasuna, buruzagiarekiko menpekotasuna eta agintaritza ofiziala edo poliziarekin elkarlanik ez egitean oinarritzen den ohorezko kodea da, bai eta beste taldeen legez kanpoko negozioetan eskurik ez sartzean, bakoitzak bereari kasu eginez eta etxeko trapuz zikinak edo barne liskarrak etxetik barnera konponduz. Hegoaldeko Italiako antzinako bidelapurren giroan sortu zen, eta usadioz edo teorian eskualde horretako mafia talde nagusien jarduera kode horretan oinarritzen dira, tartean Camorra, Cosa Nostra, 'Ndrangheta eta Sacra Corona Unita.
Italia eta Siziliaz gain, Kreta (Grezia), Sardinia eta Korsikan ere landa edo baserri giroan sakonki sustraituta dagoen usadioa da.
Batzuen ustez, gaztelaniazko hombredad ("gizontasuna") hitzetik etor liteke, sizilierazko omu hitzera eraldatuta. Beste batzuen arabera, jatorria latinezko humilitas ("apaltasuna") hitza izan liteke, umirtà hitzera eraldatu eta, azkenik, Hegoaldeko Italian erabiltzen den omertà forman amaituta.