Edukira joan

Omophlus lepturoides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Omophlus lepturoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaTenebrionidae
GeneroaOmophlus
Espeziea Omophlus lepturoides
Fabricius, 1787

Omophlus lepturoides Tenebrionidae familiako kakalardo espezie bat da. Europan eta Asia hego-ekialdean zabaldurik dago[1], baita Euskal Herrian ere[2]

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 11-16 mm arteko luzera du. Burua eta pronotoa beltzak dira eta ile finak estaltzen ditu. Elitroak marroi-gorrixkak dira. Antenak eta hankak beltzak ditu.[3]

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduak apirila eta ekaina artean ikusten dira. Hainbat landareren infloreszentziatan elikatzen dira polenaz.

Emeak landareen oinarrian jartzen ditu arrautzak eta handik jaiotzen diren beldarrak lurbarnean sartzen dira landareen sustraietaz eta landareen hondakinetaz elikatzen baitira. Lurbarnean hibernatzen dute beldarrek. Beldarrak garatzen direnean helduak baino handiagoak izatera iristen dira[3]. Udaberrian pupa eratu eta heldu berriak ateratzen dira.[1] Pentsatzen da helduek astebete irauten dutela.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Wilson, Charles. (2012-12-02). Exotic Plant Pests and North American Agriculture. Elsevier ISBN 978-0-323-14672-2. (kontsulta data: 2025-03-03).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Omophlus lepturoides (Fabricius, 1787)» Mi blog de bichos 2012-09-28 (kontsulta data: 2025-03-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]