Omoplato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Omoplatoa
Omoplatoaren kokapena (gorriz) Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partebones of pectoral girdle (en) Itzuli
Konponenteakcostal surface (en) Itzuli
dorsal surface (en) Itzuli
Akromioia
medial border proper of scapula (en) Itzuli
superior angle of scapula (en) Itzuli
Lateral angle of the scapula (en) Itzuli
superior border of scapula (en) Itzuli
lateral border proper of scapula (en) Itzuli
inferior angle of the scapula (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezScapula
(omo)
MeSHA02.835.232.087.783
TAA02.4.01.001
FMA13394
Terminologia anatomikoa

Omoplatoa, eskapula edo sorbalda-hezurra ornodunen bizkarraren albo banatan dauden bi hezurretako bakoitza da. Hezur honek humeroa eta klabikula lotzen ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omoplatoak hezur zabal zapalak dira, hiruki-formakoak. Atzealdean irtenune bat dute zeharretara, omoplatoan bi barrunbe bereizten dituena; barrunbe horietan, besoa birarazten duten giharrak daude. Irtenunea akromioian amaitzen da, eta haren bidez lotzen zaio klabikulari. Hirukiaren alboko ertzean barrunbe glenoidea dago, omoplatoa humeroaren buruarekin lotzen duena.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurpegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskapularen aurreko aurpegiak hobi subeskapularra dauka eta honetan gihar subeskapularra lotzen da. Hobi honen azkenengo heren laterala leuna da eta gihar honen zuntzekin dago estalia. Hobi honen goiko partean hezur hau aurrerantz dago kurbatuta, angelu subeskapularra osatuz. Honek, indarra ematen dio hezur honen gorputzari. Aurreko alderantz, apofisi korakoideoa ikus dezakegu.

1. Hobi subeskapularra 2. Barrunbe glenoideoa 3. Apofisi korakoideoa 4. Akromiona 5. Goiko ertza 6. Muxarradura eskapularra 7. Goiko angelua 8. Ertz mediala 9. Beheko angelua 10. Ertz laterala 11. Lepoa

Atzekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzeko aldean, arantzak eskapula bi zati desberdinetan banatzen du. Goiko aldeari hobi supraespinosoa deritzo eta behekoari aldiz, hobi infraespinosoa.

  • Hobi supraespinosoa: bien artean txikiena da eta leuna da.
  • Hobi infraespinosoa: hobi supraespinosoa baino handiagoa da.

Atzeko alde honetan, akromiona ikus dezakegu.

1. Hobi supraespinosoa 2. Arantza 3. Hobi infraespinosoa 4. Goiko ertza 5. goiko angelua 6. Ertz mediala 7. Beheko angelua 8. Ertz laterala 9. Lepoa 10. Akromiona 11. Apofisi korakoideoa

Albokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alboko ikuspegian, barrunbe glenoideoa ikus dezakegu argi eta garbi. Barrunbe hau humeroarekin enartrosi motako giltzadura osatzen du.

1. Apofisi korakoideoa 2. Barrunbe glenoideoa 3. Hobi supraespinosoa 4. Akromiona 5. Hobi infraespinosoa 6. Beheko angelua 7. Ertz laterala


Muskuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulua Norabidea Eskualdea
Bular-muskulu txikia ezarpena apofisi korakoidea
gihar korakobrakiala jatorria apofisi korakoidea
Aurreko zerraduna jatorria ertz mediala
Besoko trizepsa jatorria tuberkulu infraglenoideoa
Besoko bizepsa jatorria apofisi korakoidea
Besoko bizepsa jatorria tuberkulu supraglenoidea
Subeskapularra jatorria hobi subeskapularra
Erronboide handia ezarpena ertz mediala
Erronboide txikia ezarpena ertz mediala
Eskapularen jasotzeilea ezarpena ertz mediala
Trapezioa ezarpena arantza
Deltoidea jatorria arantza
Muskulu supraespinosoa jatorria hobi supraespinosoa
Muskulu infraespinosoa jatorria hobi infraespinosoa
Birobil txikia jatorria ertz laterala
Borobil handia jatorria ertz laterala
Latisimo dortsala jatorria beheko angelua
Omohioideoa jatorria goiko ertza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]