On Her Majesty's Secret Service (filma)
On Her Majesty's Secret Service (euskaraz Bere Maiestatearen Zerbitzupe Sekretuan) 1969ko Peter R. Hunt ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen On Her Majesty's Secret Service eleberrian bilduman oinarritua dago. Filma honetako protagonista nagusia James Bond britainiar agente sekretua da. Bertan, George Lazenby, Diana Rigg, Telly Savalas, Bernard Lee eta Gabriele Ferzetti aktoreek antzeztu zuten.
1967ko You Only Live Twice filma ostean Sean Connery aktoreak James Bond pertsonaiaren papera gehiago ez antzezteko erabakia hartu ondoren, Eon ekoiztetxeak hura ordezkatzeko erabat ezezaguna zen George Lazenby aktore eta modeloa hautatu zuen. Halere, filma hau filmatzen ari zen bitartean George Lazenbyk James Bonden papera behin bakarrik antzeztuko zuela erabaki zuen. Hortaz, 1971ko Diamonds Are Forever filmean Sean Connery aktoreak James Bonden papera berreskuratu zuen.
Filma Italiar Riviera, Londres (Erresuma Batua), Berna eta Piz Gloria (Suitzako Alpeak) eta Portugalen filmatua eta girotua egon zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
James Bond (George Lazenby) britainiar agente sekretua SPECTRE erakunde sekretuko Ernst Stavro Blofeld (Telly Savalas) jabearen atzeman nahirik dabil. Ikerketaren emaitzekin gustura ez dagoenez MI6ko M buruzagiak kasutik ateratzea erabaki du. Erabaki honekin nazkatuta, James Bondek dimititu eta Blofeld atzematera bere kaxa joango da (halere, Mren idazkaria den Moneypenny andereñoak (Lois Maxwell) Bond «dimititua» beharrean «oporretan» bezala erregistratuko du). Bondek Korsikar Batasuneko Marc-Ange Draco (Gabriele Ferzetti) buruzagiarengandik Blofeldi buruzko informazioa jasoko du. Era berean, Dracoren alaba den eta Bondek Portugalen topatutako Teresa di Vincenzo (Diana Rigg) kondesa alargunarekin maitemindu eta ezkondu egingo da.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- George Lazenby: James Bond
- Diana Rigg: Teresa (Tracy) di Vincenzo kondesa
- Telly Savalas: Ernst Stavro Blofeld
- Gabriele Ferzetti: Marc-Ange Draco
- Ilse Steppat: Frau Irma Bunt
- Bernard Lee: M
- Lois Maxwell: Moneypenny andereñoa
- George Baker: Sir Hilary Bray
- Joanna Lumley: Ingelesa
- Desmond Llewelyn: Q
- Angela Scoular: Rudy Bartlett
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- On Her Majesty's Secret Service filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- James Bonden webgunea (Ingelesez)
|
- 1969ko filmak
- Richard Maibaumek idatzitako filmak
- Ian Flemingek idatzitako filmak
- George Lazenbyk antzeztutako filmak
- Diana Riggek antzeztutako filmak
- Telly Savalasek antzeztutako filmak
- Bernard Leek antzeztutako filmak
- Gabriele Ferzettik antzeztutako filmak
- Lois Maxwellek antzeztutako filmak
- Desmond Llewelynek antzeztutako filmak
- Angela Scoularrek antzeztutako filmak
- Joanna Lumleyk antzeztutako filmak
- Brian Grellisek antzeztutako filmak
- George Bakerrek antzeztutako filmak
- Bessie Lovek antzeztutako filmak
- Harry Saltzmanek ekoitzitako filmak
- Albert R. Broccolik ekoitzitako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- James Bonden filmak
- Peter R. Huntek zuzendutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- John Barryren soinu bandadun filmak