Ondare garbiaren aldaketen egoera-orri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ondare garbiaren aldaketen egoera-orriak kontabilitatean erabiltzen den sistema da. Bi zati ditu:

1) Lehenengoa, Onartutako sarreren eta gastuen egoera-orria deitzen da, eta ondare garbian kontzeptu hauetatik sortutako aldaketak jasotzen ditu:

a. Galdu-irabazien kontuaren ekitaldiko emaitza

b. Erregistratzeko eta balioesteko arauetan eskatzen denaren arabera, zuzenean enpresaren ondare garbira egotzi beharreko sarrerak eta gastuak.

c. Kontabilitate Plan orokor honetan xedatutakoaren arabera galdu-irabazien kontura egindako transferentziak.

2) Bigarrena, Ondare garbiaren aldaketen egoera-orri osoa deitzen da, eta honako kontzeptuengatik ondare garbian gertatu diren aldaketa guztien informazioa jasotzen du:

a. Onartutako sarreren eta gastuen guztirako saldoa.

b. Enpresaren bazkide edo jabeekin, bazkide edo jabe gisa jardunez egindako eragiketengatik ondare garbian gertatutako aldaketak.

c. Ondare garbian gertatzen diren gainerako aldaketak.

d. Kontabilitate-irizpideak aldatzeagatik edo errakuntzak zuzentzeagatik ondarean egindako doikuntzei buruzko informazioa ere jasoko da.