Ondarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 19′ 00″ N, 2° 00′ 07″ W / 43.31667°N,2.00194°W / 43.31667; -2.00194

Ondarreta
Irudia: Ondarreta
Bandera urdina Sorosleak Elbarrientzat prestatuta Eremu babestua
Ezaugarri orokorrak:
 - Kokalekua Donostia
 - Luzera 620 m
 - Batez besteko zabalera 120 m
 - Betetasun maila handia
 - Urbanizatze maila handia
 - Pasealekua Bai
Hondartza mota:
 - Hondar mota fina
 - Bainuaren egoera {{{bainua}}}
 - Hondartza nudista Bai
Kirolak:
 - Surfa egiteko desegokia
(gunetxoa ezker aldean)
 - Urpekaritza Bai
 - Besterik {{{beste kirolik}}}
Ingurumena:
 - Landaredia Bai
 - Eremu babestua Bai ([[{{{babestua}}}]])
 - Bandera urdina Bai
Segurtasuna:
 - Arrisku seinaleak Bai
 - Hondartzaina Bai
 - Udaltzaingoa Bai
 - Sorosle taldea Bai
Sarbideak:
 - Elbarrientzat Bai
 - Sarbide mota Ibiltokitik
 - Sarbide seinaleztatua Bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua 2 bertan
 - Kanpina Bai
 - Herrigunerako distantzia 0 m

Ondarretako hondartza Donostiako (Gipuzkoa) hiru hondartzetako bat da (besteak Kontxa eta Zurriola dira), Kontxako badian kokatuta dagoena. Hiru hondartzetatik mendebalderago dagoena da. Ekialdeko muturrean, Kontxa hondartzarekiko muga du, Loretopea eta Mendebaldeko muturrean Igeldo mendiarekin egiten du topo. 620 metro inguru luze da, eta batez beste 120 metroko zabalera eta 74.400 . Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da, badiak ematen dion babesagatik, itsaso zabaleko olatuak leuntzen baitizkio.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisitari, bainuzale eta kirolarientzako zerbitzuak uda garaira mugatzen dira. Hainbat kirol praktikatu daitezke, hala nola, hondartza-boleibola, urpekaritza eta, nahiz eta gomendagarria ez izan, surfa. Beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu hondartza honek: besteak beste, komunak, dutxak, iturriak, zakarrontziak, hamakak, aldagelak, bizikletak uzteko tokia, parkeak eta baita megafonia zerbitzua ere. Horretaz gain, bainatzaileen zaintzarako, Gurutze Gorriaren sorosleak daude uda garaian, behaketa-dorre eta ontzi pneumatikoez lagundurik. Behaketa-dorreetatik bainurako egoeraren berri ematen da, bandera berde, hori eta gorriekin. Sorosleen ordutegia normalean 10:00-20:00 izaten da. Erlaxatu nahi izan ezkero, tabernak ere badaude bertan[1].

Ondarretako harriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrien arazoa 2000. urtean hasi zen, ordutik aurrera urtero, udaran, harriak agertzen dira hondartzan. 2003 eta 2005. urteetan harri pila kendu zen eta arraroena da beste hondartzetan ez agertu izana. Arazoa konpontzeko ahaleginetan hiru kamara jarri ziren Igeldon. Honekin ondorioztatu zuten hondartzaren bizitza eta morfologia erabat aldatzen zela negutik udarara. Kanpoko faktoreek ez diote laguntzen prozesu natural honi. Ondorioztatu da prozesu honen eragilea 1996an hondartza mailan jarri zen kafetegia dela. Ikerketa honetan parte hartu dutenen arabera, 2011an itxitako kafetegi horren hondakinen ondorioz gertatzen da[2].

Ondarretako espetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ondarretako espetxea»

XIX. mende erdialdean, Donostiak bazuen espetxe bat Alde Zaharreko Abuztuaren 31 kalean, San Telmoko sarreratik gertu. Turismoaren gero eta indar handiagoa zela eta, espetxea Donostiako mendebaldean albait urrutien jartzeko deliberoa hartu zen, hiria hegoaldera eta ekialdera begira baitzegoen, eta Miramarrez mendebaldeko kostaldea, berriz, maniobra militarrak egiteko zelaitzat erabiltzen zen. Hor eraiki zuten, bada, probintziako espetxea, udalak eta aldundiak sustatuta, eta Gipuzkoako beste hainbat herrik diruz babestuta.

1886an hasi zituzten lanak, eta 1889an bukatu. Mota guztietako presoak bildu zituen, baina 1931z geroztik preso politikoz bete zen. Donostiako 1936ko gerran, gertaera lazgarriak izan ziren, lehendabizi agintari errepublikazaleen pean bertako preso militar eta eskuindarren kontra izandako eraso handian (1936ko uztail amaieran) eta, gero, frankisten pean, milaka lagun espetxeratu baitzituzten bertan. Horietako asko torturatu zituzten eta, gutxienez 600, kartzelatik atera eta fusilatu egin zituzten 1948ra bitartean.

Protestei eta askatasun eskaerei ezikusiarena egin zieten.[3] Eraikin hari loturiko gertaerarik tamalgarriena 1936an gertatu zen: frankistek ia 200 preso atera zituzten, eta Hernaniko hilerrian fusilatu.[4]

1949an eraitsi zuten espetxea. Hala ere, badira kartzelaren hondakinak Ondarretako hondartzaren, pasealekuaren eta lorategien azpian, oraindik ere.[4]

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarreta hondartzaren alboan Ondarretako lorategiak daude.

Lorategiaren iparraldean, Eduardo Txillida pasealekuaren hasieran, Donostiako Tenis Elkarte Erreala dago, Tenis plazari izena ematen diona.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]