Ondarretako lorategiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ondarretako lorategiak
Ondarreta Donostia 2006-07-08.JPG
Ondarreta hondartza eta Ondarretako lorategien aireko ikuspegia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Ondarreta, Antigua
Koordenatuak 43° 18′ 58″ N, 2° 00′ 09″ W / 43.31614444°N,2.00259444°W / 43.31614444; -2.00259444Koordenatuak: 43° 18′ 58″ N, 2° 00′ 09″ W / 43.31614444°N,2.00259444°W / 43.31614444; -2.00259444

Ondarretako lorategiak Gipuzkoako Donostia hiriburuko Antigua auzoan dagoen oinplano luzeko parke edo lorategi bat da. Parkeari izena ematen dion Ondarreta hondartzaren alboan dago eta lore multzo simetriko eta askotarikoa osatzen dute. Donostiako Udalak eta herritarrek Maria Kristina Austriakoa erreginari eskainitako eskultura handia nabarmentzen da bertan, bai eta Juan Ramon Andak egindako eskultura modernoa (Zeharki) ere. Bertan, bizikleta bidea ere badago.

Lorategia zurituta, 2009ko urtarrileako elurtean.