Ondarroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ondarroa

 Bizkaia
Ondarroako Arrigorri hondartza.
Ondarroako Arrigorri hondartza.

Ondarroako armarria

Izen ofiziala Ondarroa
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Lea-Artibai
Alkatea Argia Ituarte (Bildu)
Herritarra ondarroar (ondarrutar)
Koordenatuak 43°19′50″N 2°25′40″W / 43.33056°N 2.42778°W / 43.33056; -2.42778Koordenatuak: 43°19′50″N 2°25′40″W / 43.33056°N 2.42778°W / 43.33056; -2.42778

Bizkaia municipalities Ondarroa.PNG

Eremua 3,6 km2
Garaiera 1 m
Distantzia 65 km Bilbora
Posta kodea 48.700
Biztanleria 8.650 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -67)
Euskaldunen % 75,90
Dentsitatea 2.402,78 bizt./km²
Sorrera 1327 irailaren 28 hiri gutuna
http://www.ondarroa.eu/


Ondarroa Bizkaiko ipar-ekialdeko ertzean dagoen kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdekoa. Bilbotik 65 kilometrora dago, eta Bizkaiko udalerririk ekialdekoena da, Gipuzkoarekiko mugan. Mendebaldean 12 kilometrora daukan Lekeitiorekin harreman gorabeheratsua izan du beti. Arrantzaren inguruan eraiki dute herriko ekonomia, batez ere azken mendeetan.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuen arabera Ondarroa izenari ematen zaion esanahi ohikoena 'hondar ahoa' hitzetatik eratorria dela da. Besteen ustez, 'Aho' hitzaren araua, amaierako 'a'-rik gabe, Ugao, Sestao eta Bilbao udalerrietan balizkoa baldin bada ere, Ondarroan 'oha' da eta ez 'aho', hortaz jatorrizko izena Ondarraoa izan beharko lukeela uste eta izenaren jatorria askoz sinpleagoa litzatekela diote, hots, Ondarrola hitzetik eratorria dela iritzi dute ('-ola' atzizkia euskal toponomia maiz ematen baita: Urkiola, Aretxola, Pagola, Artola, etab.). Azken kasu honetan herriaren izenak 'hondartza' edota 'hondar piloa' esan nahiko luke.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroak Berriatuako udalerriarekin egiten du muga (mendebal eta hegoaldean), eta Mutrikurekin ekialdean. Berriatua 1974tik 1983ra Ondarroako auzo izan zen, anexio baten ondorioz. Ondarroa, kostaldeko beste herri asko bezala, (Mutriku esaterako), oso malkartsua da. Artibai errekaren bokalean kokaturik, eremu oso estuan hedatzen da. Herriko mendiak honakoak dira: Arrigorri (158 m), Santa Gurutz (336 m), Arrikuntzalde (400 m), Pertika, Kalamendi (314 m) Urtzelai (212 m) eta Mustutxuru (147 m).

Udalerriko gunerik garrantzitsuenari Errenteria deritzo, bertan portua eta etxebizitza gehienak kokatzen dira. Gorozika auzoan, berriz, nekazaritza da nagusi, izan ere, baserriak eta ortuak erruz daude bertan. Baserri horietariko batzuk balio historiko eta arkitektoniko handikoak dira.

Ondarroako mendiak eta inguru naturala: Santakrutz eta Tontorramendi, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko muga.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroa 1327ko irailaren 28an sortu zen Maria Diaz Harokoak emandako hiri-gutunaren bitartez. Logroñoko forua eman zitzaion. Alfontso XI.a Gaztelakoa erregeak Artibai ibaian zegoen zerratokia ustiatzeko baimena eman zuen, gaur egun zubi zaharra den tokian. Ondoren, Errenteria auzoa batu zitzaion Ondarroari, "Aramaioko Errenteria" izenez ezagutzen zena.

Zortzi urte beranduago, Bizkaiko jaun‑andreek dohaintza hori berretsi eta hobetu egin zuten, hiribil­duari probestu‑ eskubidea eman baitzioten, ondarrutarrak segurtasun handiagoz bizi zitezen, udalerria harresiz inguratuta.

1351n, Plentzia, Lekeitio eta Bilborekin, Ingalaterraren aurkako ligan parte hartu zuen, ingelesek Biarritz eta Baiona okupatu eta gero. Ondarroako historiako gertakaririk lazgarriena 1794ko abuztuaren 28an gertatu zen: konbentzioko gerratearen borrokak zeuden garai hartan eta frantses armada herrian sartu eta su eman zion.

XV. mendean zehar, Bandoen arteko borroka odol­tsuek Ondarroa el­kortu zuten. Horretaz guztiaz izango lukete zer esanik etxe boteretsuetako jauntxoek (Arantzibia, Yarza, Ganboa); eta, agian, 1462an hiribil­dua kiskali zuen suteaz ere bai. Mende batzuk geroago, 1794an, Frantziako gudarosteak Ondarroa bigarren al­diz erre eta arpilatu zuen.

Ondarroako Alde Zaharra. 2014ko urriaren 19a.

Marinelen bizimodua ez da inoiz erraza izan. Hiribil­du bihurtu eta urte batzuk geroago, Ondarroak ingelesei aurre egiteko Bizkaiko beste portu batzuekin bat egin zien, izan ere, ingelesek jada Biarritz eta Baiona hartuak zituzten. Henao historiagileak Averiguaciones de las antigüedades de Cantabria liburuan Filipe II.a Espainiakoaren garaian Ondarroan hirurogei itsasontzi handi bazirela dio, Frantziako, Portugalgo eta Andaluziako portu urrunetara joaten zirenak.

Antzina‑antzinatik Ondarroako portuak mugimendu handia eta marinel adoretsuak izan ditu. Marinel horiek Kantauri itsasoaren zangartasuna oso gertutik ezagutu dute: 1878ko martxoaren 20ko egun bel­tzean Euskal Kostaldean itsasoak eramandako hirurehun arrantzale haien artean hainbat ondarrutar gal­du ziren.

XIX. mendetik aurrera Ondarroako jarduera tradizionalak, arrantzak, susperraldia izan zuen herrira etorritako familia siziliarrek inportaturiko teknika berriei esker; horrek gaur egungo industria kontserberoaren oinarriak jarri zituen. 1934an Ondarroako kanpo portu berriaren lanak hasi ziren. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, portu berri horri esker Ondarroako portuak hazkunde handia bizi izan zuen.

Harrigarria bada ere, Ondarroa Berriatuko elizateko lur‑eremuan sortu zen, baina, urteak joanda, hazi (13.000 biztanle) eta 1974an Berriatua beretu zuen. Hala ere, 1983ko azaroaren 25ean, Berriatuko bi mila herritarrek haien herria Ondarroatik desanexionatzea lortu zuten.

1990eko hamarkadan hainbat azpiegitura egin ziren herrian: kanpoaldeko autobide berria egin zen, autoak herrigunetik igaro ez zitezen, eta Santiago Calatrava arkitektoak diseinatutako zubi berria eraiki zen, Itsas Aurre zubia.

Portua eta arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ondarroako portua»

Bizkaiko itsasertzaren 80 kilometroei begiratuta, Ondarroako portua maparen ekial­deko muturrean ageri zaigu, ontzidi handiena duen portua da eta arrantza bikainenak lortzen dituzte. Horrenbestez, esan beharrik ez dago Ondarroako giroaren eta gizartearen ardatza arrantza dela. Jarduera horren eguneroko protagonistak marinelak dira, baina beste ehunka pertsonak jarduten dute arrantzarekin zerikusia duten lanbideetan.

Ondarroako arraste‑flotaren zati handi bat kala berrien bila joan zen urrutiko itsasoetara, eta arraste‑ontzi asko tretzaontzi bihurtu dira. Gainera, hainbat txalupa motordun daude —jubilatutako profesionalenak edota afizionatuenak— txipiroietara, krabarroketara edo harrapatzen dutenera joateko.

Ondarroako portuaren adar edo isatsa Artibai ibaiaren bokalea da. Itsasgoren eta itsasbeheren eragina ibaian nabari da, hiru kilometro ibaian gora ere; horrenbestez, txalupek ibaian gora egin dezakete Zubizarra eta Errenteria auzoa igaro eta Berriatuko Arantzibia dorretxea ikusteraino.

Ondarroako kaian ainguratutako txalupa batean, Jose Mari Iparragirrek, Euskal Foruen defendatzaile eta koblakari ospetsuak, publiko sutsu baten aurrean estreinakoz Boga, boga marinela abestu omen zuen, gero hain ezaguna egin zena. Musika‑kritikariek uste dute abesti hunkigarri hori Iparragirre berak egina dela.

Urte batzuen buruan, Iparragirrek berriz ere arrantzaleekiko maitasuna adierazi zuen, 1878an Teatro Real de Madrid antzokian itsasoan gal­dutako marinelen familien al­de egindako eta Alfontso XII.a Espainiakoa jendartean zegoen gau‑ekital­dian burututako ongintzazko emanal­dian eskuzabaltasunez parte hartu baitzuen.

Ondarroako portua eta herriaren ikuspegia. 2014ko urriaren 19a.

Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako Al­de Zaharrak lau kale estu ditu, mendi‑mazelan gora egiten dutenak. Marinel‑etxeek mul­tzo koloretsua osatzen dute, egurrezko bal­koiak eta mentsula zabalak dituzte, hainbat kolorez margotuak, biztanle bakoitzaren gustuaren arabera.

Antiguako Andra Mari ermitak, hiribil­duaren zaindari eskainiak, hiriguneko etxeak mendean hartzen ditu. Andra Mariaren irudia XII. mendeko ikono erromanikoa da, baina elizatxoaren eraikinean ez da ageri arkitektura‑estilo horren aztarnarik, 1750ean berreraiki baitzuten.

1462 arte parrokia izan zen, egungo Andra Mari eliza Artibai itsasadarraren ezkerral­dek badian egin zuten arte, hain zuzen. Eliza egiteko, harrizko basamentu itzela eraiki behar izan zuten, inguruan dauden bost pisuko etxeen alturakoa. Plataformaren gainean eraiki zuten eliza, hasieran estilo gotikoa zuena: leihateek eta karelek trazeria flamigeroa dute, eta badira gargolak, kapitelak eta eskulturak horma‑bularretan. Elizaren inguruan bal­koi korritu bat egin zuten, eta eraikina kanpandorrerik gabe geratu zen, XIX. mendearen amaieranharen lekuan udaletxea egin baitzuten, toskanar estiloko portada dotore eta guzti. Gutxitan aurkituko ditugu botere espirituala eta mundutarra hain estu uztartuta.

Elizaren barrual­dean egin zuten zoritxarrezko berritze baten ondorioz, harrizko erretaula gotiko bat ezkutatuta geratu zen.

Kale Handi izeneko bide nagusian Likona dorretxea gailentzen da, Ahaide Nagusiena. Han jaio zen Marina Likonakoa, San Inazio Loiolakoaren ama. Zubizarra arkitektura‑mul­tzo interesgarria da: Erdi Aroko zubia, bao ausartak dituena. 1953ko uhol­deak suntsitu zuen Zubizarra, baina berreraiki zuten. Haren zubi‑branka batek arrantzale‑kofradiarekin bat egiten du. Kofradia hori ere berezia da, harrizkoa, 1920an eraikia, Pedro Guimonek egindako planoen arabera.

Artibai ibaiaren eskuinal­dean bazegoen ontziola bat, egurrezko ontzi lirainak uretaratu zituena. Beti alai ageri den Zumardian, Itsas Aurre zubia hartuko dugu, Santiago Calatravak egina. Txakur txiki, berriz, Artibai gaineko metalezko zubi birakaria da, izen hori zeharkatzeko zenbait hamarkadatan zentimo batzuk ordaindu behar eman ioten., gaur egun, kultura‑ondare izendatuta dago. Zubi hori Arrigorri hondartza ezkutura joateko bide zuzen eta erosoena da (bide batez aipatuko dugu Berriatuko udal‑barrutian dagoela Arrigorri) eta Saturraranera eta Mutrikura oinez joateko lasterbidea ere hortik abiatzen da.

Ondarroako portua bizia da, oso dinamikoa. Portuan ibil­tzea, eta kai‑muturretik edo moiletatik begiratzea, besterik gabe, ikuskizun atsegina da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ondarroako portua»

Itsasoarekin ditu lotuta herriak lan-jarduera nagusiak. Arrantza portua Euskal Herriko kairik garrantzitsuena da gaur egun alturakori dagokionez. Arrain-kontserbak, ontzigintza eta ontzi-konponketa eta mantenimendua ere azpimarratzekoak dira. Horrez gain, Ondarroa inguruan eremu industrial berriak atondu dira, bertan enpresa berri asko ezarri direla.

Ondarroan arrantza sektorean garrantzia handia duten enpresak kokatu dira, Ortiz esaterako.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroak 9.435 biztanle zituen 2005eko urtarrilaren 1ean. XX. mendearen hasieran 3.619 biztanle baino ez zituen baina hamarkadek aurrera egin ahala, goraka joan zen kopurua, gorena 1981ean eskuratu zela, 12.150 biztanle. Ordutik, ordea, biztanleria beheraka joan da etengabe, eta urtero dozenaka biztanle galdu ditu. 1983an Berriatua desanexionatu zenean mila biztanle inguru galdu zituen. Ondarroak daukan erliebe zailak etxebizitza berriak ezin eraikitzea dakar, eta horregatik, herriko biztanle asko inguruko herrietara bizitzera joan dira.

Azken hamarkadan, Espainiar Estatutik kanpoko etorkin ugari joan da Ondarroara. Herrialde askotakoak dira, baina batez ere, Saharaz hegoaldeko Afrikakoak. Etorkin horiek, udalerriaren sektore tradizionalenean behar egiten dute: arrantzan.

Ondarroako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 2ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Argia Ituarte hautatu zuten alkate, bere alderdiak lortutako bederatzi zinegotziei esker. EAJ alderdiak lau zinegotzi eskuratu zituen.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi bat gutxiago eskuratu zuen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bat gehiago, baina hala ere lehenak gehiengoari eutsi zion. Euskal Herria Bilduko Josu Arrizabalaga hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
8 / 13
1.794 (% 55,23)
9 / 13
2.957 (% 61,78)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 13
1.304 (% 40,15)
4 / 13
1.531 (% 31,99)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Herriko ikuspegi orokorra
Herriko ikuspegi orokorra

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako ikuspegia: zubi zaharra, kofradia eta eliza

1996an, 10.065 biztanle zituen (POT), eta euskal hiztunak 8.363 ziren (%83 inguru). Mendebaleko euskararen aldaera bat da bertako euskalkia.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alkoholiko Anonimoen Urteurrena: 1970ean sortutako herriko talde hau Bizkaiko zaharrenetarikoa da. “Edateari utzi nahi badiozu, zatoz gugana”, lelopean, maiatzaren lehenengo hamabostaldian prebentzio jardunaldiak antolatzen dituzte.
  • Arranondo Kultur Alkartearen Urteurrena: Maiatzean ospatzen dute, hitzaldi eta ekitaldi bereziak antolatuz.
  • Euskal Herriko Txistularien Kontzertua: "Ondarroako Txistulari Elkarteak" 1998tik urtero antolatzen du, ekainean, Andra Mariaren elizan. Txistulariekin batera, "Kantaize" Ondarroako Orfeoia aritzen da lanean, baita metal boskotea, herriko dantzariak eta bertsolariak.
  • Kafe-Antzerki Jardunaldiak: Udala 1992an hasi zen jardunaldi hauek antolatzen Txo! Antzerki Kolektiboaren ekimenez.
  • Kafe Antzokia: 2001eko apiriletik martxan, Zenbat Gara elkartearen ekimenari esker.
  • Kresala Kultur Elkartearen Astea: 1964an sortu zen elkartea. Urtero, maiatzaren bigarren hamabostaldian, urte osoan zehar landutako ikastaroak kalera ateratzen dira: dantza taldea, musika banda, trikitilari taldea, kitarra taldea, txistulari taldea, txalaparta taldea, umeen abesbatza...
  • Ondarroa Hiribilduaren 675. urteurrena: 2002ko irailaren 28an 675 urte bete zituen herriak. Herri Batzorde berezia sortu zuten urteurrena ospatzeko eta Erdi aroko azoka antolatu. Lortutako partaidetza eta arrakasta ikusirik, bi urtean behin ospatzea erabaki zuten.
  • Pedro Maria Unanue Musikaldia: Tenore ospetsuaren omenez, udalak "Unanue Fundazioa" eta "Unanue Udal Musika Eskola"rekin batera urtero antolatzen du, uztailean. Bertan, musika klasikoaren emanaldiak eskaintzen dituzte.
  • San Inazio egune Uztailaren 31an, izen bereko kalean ospatzen da egun ospetsu hau

Kulturguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bolo-Bolo hiruhilabetekaria. 1998an kaleratu zuten lehenengo zenbakia, 2005ean azkena.
  • Hamaika Barri. Lea-Artibaiko aldizkari digitala
  • Lea-Artibaiko Hitza. "Berria" egunkaritik abiatutako gehigarria.
  • Ondarroa urtekaria. Agustin Zubikaraik 1982tik abian jarritakoa, "Ondarroako Historia Zaleak" taldeak jarraituta.
  • Radixu Irratia. 105.5 FM. 1991n sortua.
  • Hemendik-Kostaldea Deia egunkariko gehigarriak herriko albisteak zabaltzen ditu aste bitik behin, ostegunetan.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapatu Azule

Herriko festak (andramariak, Amabirjinaren Jasokundea ospatzeko) abuztuaren 14tik 18ra bitartean izan ohi dira. Abuztuaren 17a arrantzaleen eguna da, egun horretan guzti-guztiek —bertakoek nahiz kanpokoek— mahoizko praka urdinak eta al­kandora jantzi behar dituzte. Ohiko saliña‑saliña dantzatu eta eguna borobiltzeko gero marmitakoa dastatzen dute.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andra Maria eliza: gotiko berantiarra da, baina ezin da eusko gotikoaren barrukotzat hartu. 1462koa edo 1480koa da.
  • Udaletxe zaharra: Andra Maria elizari atxikia, XIX. mendearen bukaerako eraikina da.
  • Santa Klara arrantzale kofradia: XX. mendearen hasierako eraikina.
  • Antiguako Ama eliza: XII. mendeko eraikina da, baina eraberritze handiak egin zizkioten 1750ean, eta XX. mendearen erdialdera gaur egungo kanpandorrea gehitu zioten.
Zubi Berria, Zubi Zaharretik ikusita
  • Zubi Zaharra: Erdi Aroan, Ondarroak zubi horretan pasabide saria kobratzeko eskubidea zuen. 1958ko uholdeak eraman zuen, eta berriz eraiki zuten, antzinakoaren moldeari jarraituz.
  • Alfontso XIII.aren zaldain birakaria, Plaiko zubia edo Txakur-txiki zubia: oinezkoentzako zubi birakaria, 1927an eraikia. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran egiten zen burdin arkitekturaren adibide polita da. Arrigorri hondartzarako bidea errazteko egin zuten.
  • Itsas Aurre zubia: Santiago Calatravaren lana, burdinaz eta zementuz egina, estilo abangoardistakoa, 1995ean eraikia.
  • Vega hotela: Pedro Gimon Egiguren bilbotar arkitektoaren lana, XX. mendearen hasierakoa. Euskal estiloko arkitekturaren adibide da, joera modernistakoa. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu kategoriarekin, 1994an.
  • Maskulu Etxea: desagertutako Bizkaiko Aurrezki Kutxaren (oraingo BBK) egoitza izan zena urte askoan, eta Francoren garaian guardia zibilen kuartela. Orain birmoldatzen ari dira, pertsona nagusientzako eguneko zentroa izan dadin.

Ondarroar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ondarroa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa