Onddo-ardagai beltz
Onddo-ardagai beltza | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Thelephorales |
Familia | Bankeraceae |
Generoa | Boletopsis |
Espeziea | Boletopsis leucomelaena Fayod, 1889 |
Basionimoa | Boletus leucomelas |
Onddo-ardagai beltza (Boletopsis leucomelaena) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gogorra eta mikatza du, eta ez da jateko ona.
Sinonimoak: Polyporus leucomelas, Boletopsis subsquamosa, Boletopsis subsquamosa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, gero ganbila, ertz izurtuarekin, irregularra, gris argi kolorekoa, baina arre-grisaxkarako joerarekin. Gainazal harilkatua, eguraldi lehorrarekin pitzatu egiten da.
Tutuak: Motzak, gaztetan zurixkak, zahartzean gris zurbil kolorekoak, dekurrenteak, kapelaren haragirik banaezinak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Biribilak gaztetan, gero pixka bat angelutsuak, kapelaren kolore berekoak.
Hanka: Laburra, sendoa, luzera osoan berdina, bukaera subradikantearekin, kapelaren kolore berekoa.
Haragia: Lodia, trinkoa, zuria, airearekin kontaktuan arrosa-lila bilakatzen da eta gero grisera pasatzen da. Usain atsegina du eta zapore mikatz samarra.[2]
Etimologia: Leucomelas epitetoa grekotik dator, zuria esan nahi duen "leucos" hitzetik eta beltza esan nahi duen "melas" hitzetik. Perretxikoak zuria eta beltza koloreak dituelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jateko modukoa, gogorra eta mikatza delako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Porphyrellus pseudoscaber delakoarekin, honek poro beltzaxkak ditu. Baita Albatrellus pes-caprae espeziearekin ere. Hala ere, Boletopsis leucomelaena perretxikoaren kapelaren eta oinaren kolore gris ilun samarrak eta poroen zuri koloreak kontraste handia egiten dute eta atentzioa deitzen du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean. Pinudietan eta hostozabalen azpian. Urria da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Costa Rica, Japonia, Europa, Kanariak, Errusia, Australia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 610 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 454 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 567 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 110 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Boletopsis leucomelaena: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.