Onddo-ardagai iraunkor
Onddo-ardagai iraunkorra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Coltricia |
Espeziea | Coltricia perennis Murrill, 1903 |
Basionimoa | Boletus perennis |
Onddo-ardagai iraunkorra (Coltricia perennis) Hymenochaetaceae famialiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukaldaritzarako, larrukara delako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 9 cm arteko diametrokoa. Laua edo inbutu itxurakoa eta belus-tomentu fin batez estalia dago, marroi-gorrixka kolorekoa, argiagoa edo ilunagoa. Perretxikoa gaztea denean gehiago edo gutxiago markatutako eremu zentrokideak ditu eta ertza zurixka.
Tutuak: Laburrak eta estuak.
Poroak: Txikiak, biribilak eta kolore argikoak, baina zahartzean angelutsuak bihurtzen dira eta gris-arre edo gris-marroi kolorekoak.
Hanka: 2 - 5 x 0,5 - 1 cm-koa. Hasieran horixka, gamuza kolorekoa edo kanela kolorekoa, gero ilundu egiten da, eta kapelaren antzeko tonalitatea hartzen du.
Haragia: Mehea, elastikoa, larrukara.[2]
Etimologia: Coltricia terminoak aulkiari, jarlekuari dagokio. Perennis epitetoa latinetik dator, iraunkor esan nahi duen "Perennis" hitzetik. Asko irauten duen perretxikoa delako
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coltricia cinnamomea delakoarekin, baina hau txikiagoa da, kanela kolorekoa eta hainbat aleren kapelak elkartuta egoten dira.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan aurki daiteke, basoetako lurzoruan, batez ere sua egon den lekuan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Islandia, Kanariak, Australia, Sri Lanka, Taiwan, Mongolia, Himalaiako eremua, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Japonia, Hego Korea, Brasil, Panama eta Errusia.[6]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 613 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 492 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 571 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 320 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Coltricia perennis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1903. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Coltricia
- Kanarietako onddoak
- Ipar Amerikako onddoak
- Islandiako onddoak
- Sri Lankako onddoak
- Panamako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Taiwango onddoak
- Mongoliako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hegoafrikako onddoak