Edukira joan

Onddo belzkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo belzkorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinellum
Espeziea Leccinellum crocipodium
BasionimoaBoletus crocipodius
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo belzkorra (Leccinellum crocipodium) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jan daiteke, baina oina oso haritsua duenez, nekez digeritzen da.

Sinonimoa: Boletus crocipodium, Boletus nigrescens, Leccinum crocipodium.

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Gaztetan hori-limoi kolorekoa edo hori-oliba kolorekoa, zahartzean ilundu egiten da, arre zikin kolorea hartzen du, hori kolorea baino berde kolore gehiagorekin. Hasieran erdi esfera formakoa, gero ganbila. Gaztetan gainazal belusduna du, eta zahartzean hezea eta distiratsua bihurtzen da eta arrail zurbil koloreko mugatutako plaketan pitzatu egiten da.

Tutuak: Eskotatuak, gaztetan horiak, gero arre-oliba zikin kolore samarrekoak.

Tutu Eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten tutuak.

Poroak: Tutuen kolore berekoak eta ukitzean arre kolorez zikintzen dira.

Hanka: Hori-limoi kolorekoa, kolore bereko laztasun txiki batzuekin estalia eta zahartzean pixka bat arrexka kolorea hartzen dute. Erdi inguruan edo oinarrian lodituta, gero mehetu egiten da puntan bukatzeko

Haragia: Irmoa gaztetan, gero bigundu egiten da, ez du oso lodia. Zurixka kolorekoa, baina ebakitzean arrosa kolorekoa edo more kolorekoa bihurtzen da eta bukaeran belztu egiten da. Usaina eta zaporea nahiko atseginak ditu.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Crocipodium epitetoa, hori, esan nahi duen latinezko "croceus" hitzetik dator eta hanka, esan nahi duen grezierazko "pus" hitzetik. Oinaren koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina ez oso preziatua.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduaroan erraz antzematen da kapela horixka, pitzatua eta oin latza eta sustrai itxurakoa duelako. Leccinum lepidum antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran. Haritz artean ugariagoa da beste baso hostogalkorren basoetan baino.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 84 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 170 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 519 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]