Onddo errege

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo erregea
Boletus regius 37212.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaButyriboletus
Espeziea Butyriboletus regius
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Pulvine.png 
txapel erdi-esferikoa
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Olive spore print icon.png 
espora olibak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo erregea (Boletus regius) Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 14 cm-rainoko diametrokoa, azal lehorrekoa eta belusatu samarra, eta kolore arrosa_gorrizka berezia duena, andere- mahats edo odol kolorekoa.

Tutuak: 1 eta 2,5 cm. artekoak, pixka bat itsatsita edo ia libreak, kromo-hori oso deigarriko kolorekoak, zahartuaz oliba kolorera pasatzen dira.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Estu, biribil-angelutsuak, tutuen kolore berekoak.

Hanka: 5-14 x 2-7 cm-koa, betea, sabelduna eta beti erraboilduna oinarrian; kolore horixka du goiko aldean, eta okre-arrosa oinarrian. Goian sare hori bat dauka, gero marroi-gorrixka egiten dena.

Haragia: Irmoa eta horia, kapelan oinean baino argiagoa, bareek erasotako zatietan karmin kolorea hartzen du, airearekin kapelan bakarrik urdintzen da, baina zahartzean han ere ez. Usain atsegina eta zapore gozoa ditu.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Regius berriz, rex, regis hitzetik dator: Koloreagatik, tamanagatik eta beste ezaugarri batzuengatik, errege baten duina.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore gozoa eta jateko ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da nahastea bere kapelaren kolore gorri-arrosa ederragatik eta poroen eta oinaren kromo-horiagatik. Dena dela Boletus pseudoregius oso antzekoa da, baina bere haragia urdindu egiten da ebaki edo ukitzen bada eta hankaren oinarrian arrosa kolore arinak ditu. Jangarri bikaina da, oina izan ezik, gogor samarra da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzean hasten da ateratzen eta irailera arte aurkitu daiteke hosto-zabaletan. Haritzen, pagoen, arteen eta urkien basoetan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 394 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 164 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 46 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 36 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]