Onddo ezkatatsu
Onddo ezkatatsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Strobilomyces | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Strobilomyces strobilaceus Berk., 1851 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo ezkatatsua (Strobilomyces strobilaceus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Itxura iluneko edertasun gotikoko onddoa.
Oso erraz ezagutzen da, kapela eta oineko apaindura tipiko eta ikusgarriagatik, konifera-pinaburu baten antza baitu. Haragi larrukara eta hariduna du, ez du probatzeko gogorik ematen. Gertatzean zartagina belztu egiten du.
Espezie hau herrialde askotan desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrenda gorrian agertzen da, eta, beraz, babestu egin behar da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, gris-ilun koloreko ezkata handiz estalia, hondo gris argi, ia zuri baten gainean ia beltza nabarmentzen da. Hasieran esferikoa, gero ganbila edo zabaldua eta ertza luzatuta metxa zabal eta irregularretan.
Tutuak: luzeak, Itsatsiak eta grisak
Poroak: Zabalak, poligonalak, grisak, gorritu eta belztu egiten dira hatzarekin sakatzean.
Hanka: Betea, garaia, mehea, zilindriko-antzekoa, oso hariduna, xerlo geruza lodi batez estalia. Goiko aldea zurixka edo grisaxka du, eta behekoa beltzaxka.
Haragia: Lodia, larrukara, zuria edo grisaxka, airea ukitzean gorritu egiten da, gero beltz bihurtuz. Usain hautemanezina eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Strobilaceus epitetoa grezierazko strobylos hitzetik dator, "pinaburu" esan nahi du. Bere itxura ezkatatsuagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kalitate eskasekoa, haragi biguna eta, aldi berean hariduna eta larrukara baita.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso zaila da beste espezie batekin nahastea, koniferoen pinaburu itxurako kapelarengatik. Floccopus aldaeran, haragia ez da kolore gorriz tindatzen ebakietan airearekin kontaktuan jartzean.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaren amaieran eta udazkenaren hasieran, hostozabalen, koniferetan eta zuhaixketan ere bai. Ez da oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Himalaia, Taiwan, Erdialdeko Amerika eta Malaysia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 37 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 132 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 543 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 48 or. ISBN 282-0865-4..