Onddo hodei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo laino baten diagrama: aire freskoa suzko toroidearen barnean goruntz zurrupatua da, gainaldean dela hoztu eta bere itxura ezaguna hartzen du.

Onddo hodeia, leherketa erraldoi batek eragindako ke, su eta hondakinez osatutako onddo itxurako hodeia da. Nagusiki, jendeak leherketa nuklearrekin lotzen dituen arren, kasu hauetan onddo nuklearra deitzen zaie, neurri horietako beste motako leherketek ere hodei hau sor dezakete, tartean Naturan berez sorturiko leherketek. Sumendi leherketek edota Lurraren aurka talka egindako meteoroak edo kometak bezalako gorputz espazial txikiek ere onddo hodeiak sor ditzakete.

Onddo hodeiak lurzorutik hurbil dentsitate txikiko gas masa handi bat agertzean sortzen dira, Rayleigh-Taylor ezegonkortasuna eraginez. Gasen masa arin goratzen denez, hodeiaren gainaldean beren ardatzen inguruan bortizki bira egiten duten zurrunbiloak sortzen dira, hauek behealdeko ke eta hondakinak zutabea gorantz zurrupatzen dute, "enbor" bat sortuz. Gas masak jada bere inguruko aireak bezainbesteko dentsitaterik ez duen garaiera batera iritsi eta norabide guztietara hedatuko da. Hondakinek aldiz, lurzorutik zurrupatuak eta garaiera handietara goratuak, barreiatuak eta azkenean eroriz bukatuko dute.

Inoiz argazkirik ateratzea lortu izan den onddo hodei handienak Shoemaker-Levy 9 kometak Jupiter planetaren aurka talka egin zuenekoa izan ziren, horietako batzuk laino geruzetatik ehundaka kilometrora goratu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]