Onddo mingots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo mingotsa
2006-09-14 Tylopilus felleus crop.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaTylopilus
Espeziea Tylopilus felleus
P.Karst., 1881
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Buff spore print icon.png 
espora damak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo mingotsa (Tylopilus felleus) Boletaceae familiako onddo bat da. Asiako ekialdean, Europan eta Ipar Amerikako ekialdean aurki daiteke, hegoalderantz Mexiko eta Erdialdeko Amerikaraino hedatuz.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hostoerorkorretan eta koniferoetan hazten den espezie mikorrizikoa da, askotan pagoen eta haritzen azpian fruituak ematen dituena. Bere gorputz emankorrek geruza ganbilak eta lauak dituzte, marroi, leundu edo txigortu kutsukoak, eta, ohi, 15 zentimetroko diametroa dute. Poroen gainazala, hasiera batean, zuria da, adinarekin arrosa bihurtu aurretik. Boletaceae gehienek bezala, ez du eraztunik, eta Boletus edulis eta antzeko beste espezie batzuetatik bereiz daiteke, bere ezohiko poro arrosengatik eta bere zurtoinean sare formako patroi marroi ilun nabarmenagatik.

Pierre Bulliard mikologo frantziarrak espezie hau Boletus felleus bezala deskribatu zuen 1788an[2] Tylopilus genero berrira transferitu aurretik[3]. Tylopilus felleus bere propietate antitumoral eta antibiotikoengatik frogatuak izan diren konposatu bioaktiboei buruzko ikerketen xede izan da[4]. Pozoitsua ez den arren, orokorrean janezina dela uste da, bere garraztasun izugarria dela eta[5].

Ez da ohikoa Euskal Herrian, ezin da jan bere zapore mingotsagatik. Boletus edulis edo Boletus aestivalis espezien antzekoa da. Ale bakar bat nahikoa da onddo jangarrien arrautza nahaski bat hondatzeko.

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa. Haragitsua, hemisferikoa, gero ganbila eta azkenean ia laua. Marroi-larru, marroi zurbil edo gamuza kolorekoa; azala lehorra, fin-fin belusatua, batzuetan pitzatua; ertz bihurgunetsua eta izurtua.

Tutuak: Luzeak, libreak edo dekurrenteak, zurixkak, gero arrosak.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Txikiak, lehenengo biribilak, gero angelutsuak, hasieran zuriak, gero arrosak, azkenean arrosa-izokin kolorekoak, orban beltzekin.

Hanka: 4 – 12x1 – 4 cm-koa; gaztetan nahiko lodia eta oinarria puztua, ondoren zilindrikoa; krema-marroixka edo marroi-horixka, sare ilunago eta oso markatu batez estalia.

Haragia: Lodia, biguna, zuria edo zertxobait arrosa, arrexka azalaren azpian, usain atseginekoa eta zapore oso mingotsekoa, egosten denean areagotzen dena.[6]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Felleus epitetoa latinetik dator, “fel” hitzetik, hau da, behazunetik. Haragiaren zapore mingotsagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da pozoitsua, baina bere zapore mingotsagatik janezina da. Ale bakar batek hondatzen dizu arrautza nahaskia.[7]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus edulis edo Boletus aestivalis onddoen oso antzekoa da, baina poro arrosakarak ditu, oinean sare luze beltzaxka bat eta haragia oso mikatza. Zalantzak argitzeko nahikoa da mingaina azaletik pasatzea eta mingostasuna egiaztatzea.

Tylopilus alutarius delakoarekin, Tylopilus felleus baino arraroagoa da eta ez da hau bezain mikatza, konifera basoetan aurkitzen da normalean, kapela, oro har, ilunagoa du, eta oinean sarea goiko aldean baino ez du.[8]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran. Hostozabaletan eta koniferetan. Sortzen den lekuari leial zaion onddoa da.[9]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako ekialdea, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. Bulliard, Pierre. Herbier de la France; ou, Collection complette des plantes indigenes de ce royaume; avec leurs proprie´te´s, et leurs usages en medecine.. Chez l'auteur, Didot, Debure, Belin, (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  3. Revue mycologique.. Bureaux de la rédaction. 1881 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  4. Lamaison, Jean-Louis.. (2005). The great encyclopedia of mushrooms. (English ed. argitaraldia) Könemann ISBN 3-8331-1239-5. PMC 76834295. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  5. Zeitlmays, Linus.. (1968). Wild Mushrooms.. Muller ISBN 0-584-10324-7. PMC 500108582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  6. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 43 or. ISBN 84-404-0530-8..
  7. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 170 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  8. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 511 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  9. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 48 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]