Onddo urdinkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo urdinkorra
2007-08-15 Gyroporus cyanescens.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaGyroporaceae
GeneroaGyroporus
Espeziea Gyroporus cyanescens
Quél., 1886
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo urdinkorra (Gyroporus cyanescens edo Boletus cyanesxens) Gyroporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Zahartzean haragia harroegia bihurtzen da. Prestatzean haragiaren kolore urdina desagertu egiten da. Ondo garbitu behar dira, poroak pinudietako hondarrez beteta egoten baitira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua, hemisferikoa eta gero ganbila, batzuetan irregularra; zurixka, baina lasto kolore, beix eta okre ñabardurekin, gainazal oso fibrilosoa du, tomentosoa, iletsua eta oso lehorra.

Tutuak: Ia libreak, zurixkak.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Txikiak, zuriak, limoi-horiz edo hori zikinez pixka bat tindatuak, eta hatzekin sakatuz gero urdindu egiten dira.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko altuerakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko lodierakoa. Betea, harroa, leizetsua, oinarrian lodituta, fibriloso-iletsua, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Gogorra, zuria, ebakitzean urdindu egiten da gogor, kolore hau perretxikoaren hezetasunaren eta adinaren araberakoa da.[2]

Etimologia: Cyanescens epitetoa grekotik dator, urdin-morea esan nahi duen "kyanos" hitzetik. Bere haragia kolorez aldatu egiten delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri bikaina, haragia urdindu arren.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gyroporus castaneus delakoa antzekoa da, baina honen haragia ez da urdintzen.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, baso lehorrean, naiz erretxinadunetan nahiz hostoerorkorretan. Eskualde batzuetan ugaria eta oso arraroa beste batzuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 40 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 134 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 505 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 32 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]